JONS
Ofentsiba Nazional-Sindikalisten Batzordeak (jatorriz gaztelaniaz: Junta Ofensiva Nacional-Sindicalista, laburtuta JONS) espainiar talde faxista txiki baina bortitza izan zen, Onésimo Redondok eta Ramiro Ledesmak 1931ko urrian sortua. Uztarria eta geziak ziren haien ikurra.[1][2] 1934ko otsailean, ahuleziak jota, JONSek José Antonio Primo de Rivera aristokratikoaren Falangerekin bat egitea erabaki zuten.[3]
JONS | |
---|---|
¡Arriba los valores hispánicos! eta ¡España Una, Grande y Libre! | |
Datuak | |
Izen laburra | JONS |
Mota | mugimendu politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | nazional-sindikalismoa |
Kokapen politikoa | Third Position (en) |
Agintea | |
Prentsa-organoa | Libertad (en) |
Historia | |
Sorrera | 1931ko urria |
Sortzailea | |
Ordezkatzen du | Q5956573 |
Desagerpena | 1934ko otsaila |
Sorrera
aldatu1931ko abuztuan, Onésimo Redondok Juntas Castellanas de Actuación Hispánica sortu zuen, Valladoliden oinarritua. Gaztela Zaharreko balioak, indarkeria eta gizarte justizia aldarrikatzen zituen talde txikia zen, baina, indarkeria zurrunbilo batean sartu arren, ahula zen. Ramiro Ledesmaren La Conquista del Estado talde faxistari erreparatu zion orduan eta, 1931ko urrian, Madrilen eta Zaragozan Ledesmarekin hainbat aldiz bilduta, bi taldeek bat egin zuten. 1931ko azaroaren 31n aurkeztu zutenean, CNTren kolore gorri-beltzak hartu zituen haren banderan, eta Errege Katolikoen uztarri eta geziak.[4]
Bilakaera
aldatuIdeiak
aldatuTalde antidemokratiko, inperialista zen, Gibraltar, Maroko eta Aljeria Espainiarentzat aldarrikatzen zituena, baita "alderdi anti-nazional, marxisten suntsipena" ere.[4] Horretarako, miliziak sortu behar zituzten, "indarkeria gorriari indarkeria nazionalistaz eraso egiteko". Ledesma Ramosek zioenez, zilegi zen indarkeria eta beharrezkoa zen italiar Squadristi Fascistien moduko miliziak sortzea, altxamendua prestatu eta estatu kolpea emateko.[4]
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu
- Preston, Paul. (2013). The Spanish Holocaust. HarperPress ISBN 978-0-00-638695-7..