Inperialismoaren Aurkako Liga
Inperialismoaren eta zapalkuntza kolonialaren aurkako Liga Internazional Komunistan afiliatutako erakunde bat izan zen, 1927an Bruselan jaio eta 1936an iraungi zena.
Inperialismoaren Aurkako Liga | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Liga gegen den Imperialismus |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | Borondatezko sektorea |
Herrialdea | Alemania eta Erresuma Batua |
Ideologia | Antikolonialismoa eta antiinperialismoa |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | III. Internazionala |
Historia | |
Sorrera | 1927 1925 |
Sortzailea | Willi Münzenberg (mul) |
Oso denbora gutxian erakunde berritzaile bihurtu zen eta ia mundu osora zabaldu zen. Bertan, erreferente sozialak, sindikalistak, intelektualak, artistak eta, batez ere, Europako erdialdeko herrialdeetatik eta Estatu Batuetatik etorritako lider nazionalista eta independentistak zeuden; baita Asiatik, Afrikatik eta, jakina, Latinoamerikatik etorritakoak ere. Liga, Internazional Komunistaren barruan zegoen arren, nolabaiteko autonomiaz moldatu zen. Honek, Alemania, Mexiko, Txina, India eta Egipto bezalako nazioetan bere hazkundea ekarri zuen. Ligak, hurrenez hurren, Berlinen eta Londresen izan zuen egoitza.
1927: Sorrera
aldatuInperialismoaren eta Zapalkuntza Kolonialaren aurkako Liga sortu zuen kongresua Bruselako Egmont jauregian ireki zen 1927ko otsailaren 10ean, 175 ordezkariren aurrean, non horietatik 107, 37 herrialde kolonialetatik zetozen.
Kongresuaren helburua, mundu mailako inperialismoaren aurkako mugimendu bat antolatzea zen. Hau, uneko estrategia komunistaren esparruan kokatu zen. 1924az geroztik, Kominternek "Ekialdera" (herrialde kolonial eta erdi kolonialetara) jotzeko asmoa zuela berretsi zuen, Bigarren Internazionalaren ezker hegalarekin bat egitekoarekin batera.
Liga honen sorrera, zeinaren egoitza hasieran Berlinen eta geroago Londresen finkatu zen, oso lotuta dago Txinak 1926az geroztik bizi izan zuen gorakada iraultzailearekin eta Internazional Komunistak hau zuzentzen zuen Kuomintang alderdi nazionalistara gerturatzeko asmoarekin.
Erakundea laster garatu zen benetako sare global gisa, eta nazioarteko ikaskuntza politikorako eskola gisa funtzionatu zuen aurrerago beren jatorrizko nazioetan lehen mailako eginkizuna beteko zuten agintarientzat. Hauek izan ziren Jawaharlal Nehru, Indiako lehen ministro izango zena; Messali Hadj, ondoren Aljeriako ideologia nazionalistaren aitatzat hartua, eta Mohamed Hatta, aurrerago Indonesiako lehen ministro eta presidente ordea. Bestalde, beste hainbat talde eta pertsonetatik dator ekimena: Hego Afrikako African National Consens (A.N.C.), l 'Étoile nord-africaine, Gabrielle Duchêne bezalako bakezaleengandik, ezkerreko sozialistengandik (Fenner Brockway ingelesa), gizakiaren eta herritarren eskubideen defentsarako Frantziako Ligako kideengandik (Victor Basch), Latinoamerikatik (Víctor Raúl Haya de la Torre), Amerikako Herri Aliantza Iraultzailearen sortzailea. Kominterneko konfiantzazko gizon batek osatzen zuen ekimena, Willi Münzenberg alemaniarrak.
Latinoamerikarren kasuan, Ligak funtsezko laguntza eskaini zuen Julio Antonio Mella, Kubako Alderdi Komunistaren sortzailea, eta Víctor Raúl Haya de la Torre, Peruko APRAren sortzailea, bezalako buruzagien hazkunde politikorako.
Halaber, lehen mailako nazioarteko figurak, hala nola Albert Einstein zientzialariak, Henri Barbusse eta Upton Sinclair idazleek eta Diego Rivera margolariak besteak beste, erakundea babestu zuten batzorde betearazletik eta nazioarteko ekitaldietan parte hartzetik.
Hiru puntu nagusi ziren eztabaidagai Bruselan: emantzipazio-borroka Txinan, Estatu Batuen esku-hartzeak Latinoamerikan eta aldarrikapen "beltzak”. Azken hauen ordezkari gisa, tribunan zeuden Gumene hegoafrikarra, Bloncour antillarra, koloniarteko Batasunekoa eta Lamine Senghor senegaldarra. Arraza beltzaren defentsarako Batzordeko presidenteak Kongo Belgikarrean egindako ekintzei buruz hitz egin zuen eta honakoa ondorioztatu zuen: "Esplotazio inperialistaren emaitza arraza afrikarren pixkanakako desagertzea da. Bere kultura galdu egingo da (...). Guretzat, inperialismoaren aurkako borroka kapitalismoaren aurkako borrokarekin identifikatzen da." Messali Hadjek, bere aldetik, "Aljeriaren erabateko independentzia" aldarrikatu zuen.
Azkenik, "Manifestu" bat zuzendu zitzaien herri kolonial guztiei eta munduko langile eta nekazariei, "antolatzeko deia eginez, ideologia inperialistaren aurka borrokatzeko".
1926-1931: Zailtasunak
aldatuInternazional Sozialistak hasieran alde batera utzi eta geroago boikot egin zion liga honi, Jean Longuet Langile Internazionalaren Frantziar sekzioko kideak vague parlotte soviétique gisa definitu zuen ("vaga cháchara soviética" gaztelaniaz). Kongresua ez zen emankorragoa txinatarren aldean: hurrengo apirilaren 12an, Kuomintang-a Shanghain sartu zen eta ateak ireki zizkieten komunistak sarraskitu zituen, abenduan Kantongo Komunak egin zuen bezala. Ligak Inperialismoaren aurka aldarrikatutako nazionalistekiko zuen aliantza-politikak huts egin zuen.
Internazional Komunistaren 6. Mundu Kongresuak, 1928an, jarraibide politikoak aldatu eta Sozialfaxismoa salatu zuen, "langileen mugimenduaren hirugarren aldia" (gerraoste inperialistaren kapitalismoaren oinarri berrien berreraikuntza) deritzonaren esparruan. Sozialfaxismoaren aurkako ildo berriak indarra hartu zuen Ligako 2. kongresuan, 1929ko uztailaren amaieran Frankfurt am Mainen bildu zena. "Herrialde zapalduetako" 84 ordezkari zeuden bertan, eta komunisten eta "burges erreformista-nazionalisten" arteko borroka izan zen Kongresuan. Liga zatituta, funtsean ez zen aktibitaterik izan 1935era arte, Batzordearen 8. Kongresuak desegitea onartu zuen arte. Nehru kanporatua izan zen, eta Einsteinek, ohorezko presidenteak, dimititu egin zuen "Palestinako Ligak Arabiaren aldeko politikarekiko desadostasunengatik." Nolanahi ere, Liga intelektualez osatuta zegoen, beraz, ez zuen herritarren babesik lortu.
1933-1936: Amaiera
aldatu1933an, Ligak Herri Zapalduaren Egunkaria-ren lehen alea (13tik) argitaratu zuen. Liga, funtsean, alde batera utzi zuten komunistek. Porrot egin zuen arren, inperialismoaren aurkako nazioarteko erakunde bat ezartzeko lehen saiakera gisa jarraitu zuen. Honek, ondoren, Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduak eta Mehdi Ben Barka buruzagi marokoarra buru zuen Tricontinental Konferentziak burutu zituen. Hasiera batean Komintern eta bere sekzio frantsesak isolamendutik ateratzeko planeatu zuten arren, proiektuak azkenean Moskutik antolatutako konspirazio boltxebikearen mitoan lagundu zuen.
Kanpo estekak
aldatu- Kominterna eta Antikolonialismoa
- Le Congrès anti-impérialiste de Bruxelles (1927) ou l’union des peuples des Trois continents Youssef Girard, en www.legrandsoir.info.