Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa (frantsesez: Section française de l'Internationale ouvrière edo SFIO soilik) Frantziako alderdi politikoa izan zen. 1905ean sortua, Bigarren Internazionalaren frantziar sekzioa izan zen. Sorreran Parti socialiste français eta Parti socialiste de France alderdiak batu ziren eta baita orduko buruzagi sozialista nagusiak ere: Jules Guesde, Jean Jaurès, Édouard Vaillant eta Paul Lafargue. Gero SFIOn izandako buruzagi nagusi asko izan ziren, tartean Paul Faure, Léon Blum, Guy Mollet edo Alain Savary.
Section française de l'Internationale ouvrière SFIO | |
---|---|
![]() | |
Presidentea | Guy Mollet (azkena) |
Sorrera | 1905 |
Desegitea | 19691 |
Ideologia politikoa | sozialdemokrazia, sozialismo, laizismo |
Nazioarteko afiliazioa |
Bigarren Internazionala (1905-1916) Internazional Langile eta Sozialista (1923-1940) Internazional Sozialista (1951-1969) |
1 Frantziako Alderdi Sozialista sortzeko. |
1920an, III. Internazionalaren ondorioz, zatiketa izan zuen. Zatiketak Section française de l'Internationale communiste (SFIC) sortu zuen, gero Frantziako Alderdi Komunista izango zena.
Idazkari nagusiakAldatu
- Louis Dubreuilh (1905-1918)
- Ludovic-Oscar Frossard (1918-1920)
- Paul Faure (1920-1940)
- Daniel Mayer (1943-1946)
- Guy Mollet (1946-1969)
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Frantziako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |