Henri Barbusse

Henri Barbusse (Asnières-sur-Seine, Frantzia, 1873ko maiatzaren 17a, - Mosku, 1935eko abuztuaren 30a) idazle eta kazetari frantziarra izan zen. Pentsamolde komunista defendatu zuen, baita esperanto hizkuntza erabili eta aldarrikatu ere.

Henri Barbusse
Анри Барбюс (1928).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdrien Gustave Henri Barbusse
JaiotzaAsnières-sur-Seine1873ko maiatzaren 17a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMosku1935eko abuztuaren 30a (62 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Hélyonne Mendès (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, gidoilaria, biografoa, eleberrigilea, politikaria, margolaria, poeta eta historialaria
Enplegatzailea(k)L'Humanité
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Mugimenduaproletarian literature (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0053889 Discogs: 4182149 IMSLP: Category:Barbusse,_Henri Find a Grave: 7684 Edit the value on Wikidata
Envoi de Barbusse (cropped).JPG

BiografiaAldatu

I. Mundu Gerra parte hartu zuen. Bertan hiru aldiz zauritu eta gero, 1915ean eta 17 hilabete gerran ibili eta gero, gerran jarraitzeko libratu zen bere zauriak zirela eta. Barbusse bakezalea eta antimilitarista bihurtu zen bere gerra esperientzien ondorioz.

1918an Frantziatik Moskura bizitzera joan zen. Bertan errusiar neska batekin ezkondu zen. Errusiar Iraultzak eragin handia izan zuen bere bizitzan eta bere idazlanetan. Frantziako Alderdi Komunistako partaide bihurtu zen 1923an. Hortik aurrera, batez ere Frantzian eta Sobietar Batasunean baina baita ere munduko hainbeste lekutan, adibidez Australian, komunismoaren aldeko hitzaldi eta ekintzak burutu zituen.

Idazle moduan ezaguna egin zen "Le Feu" (euskaraz "sua") liburua egin zenean. Hona hemen zati bat:

≪Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, kaskoaren uhala kokotsean eta fusilen gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...

Ez dira gudariak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...). Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari baioneten lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere bularra, bere sabela, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, obusei, pilatuta eta jada prest dauden granadei, eta batez ere, hutsik egiten ez duen metrailadora metodikoari (...).

Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, senezko erreakzioak dituzte.

(...) Haien isistasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, ametsa, beldurra eta agurra adierazten du.≫

Henri Barbusse, "Le feu" (Eskuadra baten egunkaria), 1916.

IdazlanakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Henri Barbusse
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Barbusse  
  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.