Aitzol Astigarraga

ikertzailea

Aitzol Astigarraga Pagoaga (Mutriku, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 5a) euskal informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzaile da 2024tik.[1] Aurretik robotika-ikertzailea izan zen RSAIT ikerketa taldean, eta GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria da 2020tik 2024ra.[2][3]

Aitzol Astigarraga

Bizitza
JaiotzaMutriku1976ko ekainaren 5a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaElena Lazkano Ortega
Basilio Sierra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua
Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea  (2020 -  2024)
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: aitzol-astigarraga-pagoaga

Bigarren Hezkuntzan irakaslea ere izan zen. Bertsolaritzan, epaile izan zen 2003tik aurrera bat-batekoetan eta 2002tik aurrera Okelar bertsopaper lehiaketan. Gai-jartzaile ere aritzen da herriko bertso-saioetan. Mutrikuko bertso-eskolako kidea da.[4]

Robotikako ikertzailea (2012-2017)

aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan eta 2017an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robot bertsolarien gaiaren inguruan. Basilio Sierra eta Elena Lazkano ikertzaileek koordinatzen Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) taldean egin zuen ikerketa hori, egonaldi batzuk Lovainako KUL unibertsitatean eginda. Taldeak robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du.[5][6][7]

Robot bertsolariak

aldatu

2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera antolatu zuen Iñaki Alegria irakasleak Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatuz (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA taldea).[8][9][10][9]

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen RSAIT taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2012an bertso-saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[11]

 
6 arlo landu zituzten: robotika, bertsolaritza, semantika, ikasketa automatikoa, poesia-sorkuntza automatikoa eta konputagailu burmuin-interfazeak.

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen, Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[12]

Aitzol Astigarragarekin batera Iñaki Alegria, Bertol Arrieta, Manex Agirrezabal, Elena Lazkano eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[13] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[8] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[14] 2014an beste bertso-saio bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean Ibaetako campusean.[15]

Kultura-kudeatzailea (2015-2016)

aldatu

2015 eta 2016an urteetan Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektuaren barruan zuzendari izan zen HIRIKIA izeneko “kultur kaian”, UPV/EHUko Donostiako Informatika Fakultatearekin batera antolatuta eta beste eragile eta enpresa askoren arteko lankidetzari esker hainbat proiektu burutu zituzten.[16][17][18][19][20]

Bestalde, Euskal Wikipediako hainbat proiektutan ere parte hartu izan du sustapenean eta kudeaketan (Wiki Loves Monuments 2018-2019, Literatura Unibertsala - idazlezainak, Wikidata, Luberripedia, Uliako mintegiak wiki-liburua...).[21]

GOI ikastegiko zuzendaria (2020-2024)

aldatu
 
GOI ikastegiko irekiera-ekitaldia (2021).[22]

GOI ikastegiko irakaslea eta zuzendaria izan zen 2020tik 2024ra.[23]

GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin. Euskaraz eta online eskaintzen du irakaskuntzako masterra 2020/21 ikasturtetik. Masterraren helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea da. Egoitza Eibarren du masterrak, Markeskua jauregian.[2][24]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea (2007tik)

aldatu
 
'Robot mugikorrak' liburuaren azala (UEU, 2011)[25]

Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez eta sailburua da 2019tik, Igor Leturia eta eta Alain Urizarrekin batera.[26]

Liburuak

aldatu

Informatikako liburu hauek argitaratu ditu UEUrekin robotika eta informatikari buruz:

Ikastaroak eta bilkurak

aldatu

Ikastaro eman ditu informatikaz, robotikaz eta Wikidatari buruz:[29]

 
Informatikari Euskaldunon Bilkura (IEB2024)[30]
  • 2024: IEB2024. Informatikari Euskaldunen XIII. Bilkura: Adimen Artifizial sortzailea. Antolatzailea.[31]
  • 2024: Teknopedagogia tailerra: Teknologia digitalen erabilera ikas-irakaskuntza prozesuetan. Hauekin batera: Ireide Arriolabengoa Igarza, Aitzol Astigarraga Pagoaga, Abel Camacho Romero, Juan Ezeiza Gutierrez, Edurne Larraza Mendiluze
  • 2023: Artikuluak, tesia eta bestelako dokumentu zientifikoak sortu LaTeXekin
  • 2022: IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. Antolatzailea Ana Arruarte Lasarekin
  • 2019: Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk).
  • 2018: Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian. [32]
  • 2017: Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia[19]
  • 2013: Nabigatu Lego NXT robotekin: abante! Elena Lazkano eta Ekaitz Jauregirekin[33]
  • 2012: Murgildu robotikan LEGO NXTrekin. Elena Lazkanorekin
  • 2010: Testu analisirako PERL erremintak. Koldo Gojenola eta Kepa Sarasolarekin
  • 2007: Hizkuntza lanabesak amaraunean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fernández, Eunate. (2024-10-27). «EHUren Adimen Artifiziala eta Hizkuntzaren Teknologiaren HiTZ Katedrara batu dira Elhuyar, Ikerlan eta MasOrange» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  2. a b «Aitzol Astigarraga: “Irakaskuntza Masterra euskaraz eta online egiteko aukera dago UEUn”» etakitto.eus 2020-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  3. «Aitzol Astigarraga: “Buru-belarri gabiltza Euskarazko Online Unibertsitatea sortzen"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  4. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Aitzol Astigarraga Pagoaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. Lazkano, Elena. «Publications» ieeexplore.ieee.org (IEEE Explore) (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  6. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Lazkano Ortega, Elena; Sierra Araujo, Basilio. (2005). «Marisorgin robota» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (208): 28–30. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  7. (Gaztelaniaz) Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK // BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK.. .
  8. a b Agirrezabal Zabaleta, Manex. (2011-11-15). Bertsotarako arbel digitala. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  9. a b Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  10. Arrieta, Bertol; Agirrezabal, Manex. (2012). Robot bertsolaria. irrika.net - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  11. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  12. «Tesi-oldea ‘uzta-hilean’ // 10 tesis 10, en julio» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  13. Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  14. Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  15. Donostiako Informatika Fakultatea. (2013-05-23). «Robot bertsolariak?» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  16. Arbelaitz Gallego, Olatz. (2017). «Informatikatik ekarpena kulturara (DSS2016-Hirikia)» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  17. «Informatikatik ekarpena kulturara (Gaur8, 2017-02-25)» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  18. Astigarraga Pagoaga, Aitzol. (2017). Bertsobot: gizaki-robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak. Inguma-UEU (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  19. a b Aitzol Astigarraga: “Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka. Orain erronka hori gizarteratu eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea da” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  20. Aldalur, Malen. (2016-10-21). «Esku askok idatzitako liburua» Irutxuloko Hitza: 6-7..
  21. Aitzol Astigarraga – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  22. «https://twitter.com/kepasarasola/status/1307222023286992899/photo/3» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  23. «Aitzol Astigarraga: “Buru-belarri gabiltza Euskarazko Online Unibertsitatea sortzen"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  24. «Ikasgela birtuala: Ikastaro guztiak» ikasgela-birtuala.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  25. a b Astigarraga Pagoaga, Aitzol eta Lazkano Ortega, Elena. Robot mugikorrak. Oinarriak Udako Euskal Unibertsitatea. 2011. ISBN 978-84-8438-3377-2.
  26. Udako Euskal Unibertsitatea. (2023). «Sailburuak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  27. Garcia, Adrian. «Robotikari buruz euskarazko lehen liburua argitaratu du UEUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).
  28. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Gojenola Galletebeitia, Koldo; Sarasola Gabiola, Kepa; Soroa Etxabe, Aitor. (2009). TAPE Testu-analisirako PERL erremintak. UEU arg ISBN 978-84-8438-233-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  29. «Ikastaroak - Aitzol Astigarraga Pagoaga :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  30. «IEB2024. Adimen Artifizial Sortzailea.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  31. «Aitzol Astigarraga Pagoaga: "Adimen artifizialaren laguntzaz programatzen ikasteko tartea ere izango da jardunaldian"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
  32. Aitzol Astigarraga Pagoaga: “Robotika nabigazioaren ikuspuntutik lantzea izan da aurtengo gure helburua” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  33. Nabigatu LEGO NXT robotekin: abante! – Robot-mugikorrak. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu