IKERLAN (Mondragon Korporazioko kide den kooperatiba) Euskadiko (gehien bat Gipuzkoako) leku ezberdinetan kokatutako Zentro Teknologikoa da. Bere helburua, bezeroen beharretara etengabe egokituta egotea da eta horri esker, I+G+b arloan bikaintasuna lortu nahi duen enpresa bat izatea da.[1] 1974an sortutako enpresa hau, lanean dihardu bere bezeroak gero eta lehiakorragoak izan daitezen soluzioak garatzen.

Horretarako, IKERLAN espezializazio teknologikoko hiru unitatetan egituratua dago:

Elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIK)

Energia eta potentzia elektronika.

• Fabrikazio aurreratua.[2]

IKERLAN mundura zabalik dagoen enpresa bat da. IK4 Research Allianceri lotua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kidea da.[3] Lankidetza sare garrantzitsua du, Europako zentro eta unibertsitate batzuek osatzen dutena[4], eta horiekin ikerketa eta ikertzaileen prestakuntza jarduerak egiten ditu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

http://www.ikerlan.es/eu/