Eoliar uharteak (italieraz: Isole Eolie, ˈiːzole eˈɔːlje ahoskatua, sizilieraz: Ìsuli Eoli, grezieraz: Αιολίδες Νήσοι, Aiolides Nisoi) zazpi uhartek osatutako artxipelagoa da, Siziliaren iparraldean. Tirreniar itsasoan kokatuta daude, Messinako probintziaren baitan. Jatorri bolkanikoa dute. Bi sumendi aktibo dituzte, Vulcano eta Stromboli, bigarren mailako bestelako zenbait fenomeno bolkanikoz gain.

Eoliar uharteak
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMonte Fossa delle Felci (en) Itzuli
Garaiera926 m
MotaUhartedi eta car-free place (en) Itzuli
Azalera114,7 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°29′48″N 14°56′09″E / 38.4966°N 14.9359°E / 38.4966; 14.9359
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Former province of ItalyMessinako probintzia
Ur-gorputzaTirreniar itsasoa

Administrazioari dagokionez, lau udalerri ditu: Lipari (izen bereko uhartea, nagusia eta biztanle gehien duena eta ondoko Vulcano, Filicudi, Alcudi, Panarea eta Stromboli barne dituena), Santa Marina, Malfa eta Leni (hiru horiek Salina uhartean).

Turismoa gero eta handiagoa da, eta urtean 200.000 turista inguru jasotzen dute. Eoliar uharteak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 2000 urtean.

Etimologia eta mitologia aldatu

Uharteen lehenengo jabeak jainkoak eta izaki beldurgarriak izan omen ziren.

Eolok, haizearen erregeak, eman zion bere izena artxipelagoari, eta Ulisesi aldeko haizez betetako zahagi bat oparitu zion.

Hefestok, latindarrek Vulkano deitzen zutenak, Zeusen tximisten eta Poseidonen hiruhortzaren forjari izateagatik ospetsuak, uharteotan zuen bere sutegia, eta bere laguntzaile ziklopeekin bizi zen, Vulcanoren kraterraren barruan.

Liparo errege mitikoak, Eoloren semeak, antzinako Melignisi bere izena eman zion.

Historia aldatu

Artxipelagoan gizakiaren presentzia oso hasierakoa da: lehen kokalekuak K.a. 4000 baino mende batzuk lehenagokoak dira, Neolitoan zehar. Historiaurreko herriak, zalantzarik gabe, obsidiana-kantitate handiek erakarrita zeuden bertan. Jatorri bolkanikoa duen mineral hori dela eta, Eoliar uharteak merkataritza-bideen erdigune ziren Antzinako Erromako garaietatik, eta oparotasun handia eman zien. Oso mineral desiratua zen, garai haietako gizakiak zuen puntazorrotzena baitzen. Lipariko obsidiana kantitate handitan esportatzen zen Siziliara, Italiako hegoaldera, Liguriara, Proventzara eta Dalmaziara. Gerora, Lipari Mediterraneoko lekurik populatuena bihurtu zen, eta K.a. 3000 urtetik aurrera, Lipariko aberastasuna beste uharteetara pasatu zen, eta horiek ere jendeztatzen hasi ziren. K.a. XIV. eta XVI. mendeen artean, uharteak garrantzitsuak izan ziren, metalen, batez ere, eztainuaren, merkataritza-bidearen erdian baitzeuden.

K.a. 580 urtean, grekoek uharteak kolonizatu zituzten, eta Eoliar izena jarri zieten, Eolo, haizearen jainkoaren bizilekutzat baitzituzten.

K.a. 260 urtean Erroma eta Kartagoren arteko Lipariko gudua izan zen bertan. Erromatarrek kartagotarrei hartu zizkieten uharte horiek K.a. 241. urtean.[1]

Erromatarren garaian sufre, aluminio eta gatzaren merkatuaren erdigune bilakatu ziren.

1544an, uharteetan, berriz ere, istilu larriak gertatu ziren, orduan Espainia eta Bizargorriren aljeriar piraten artean, azken horiek Frantziak eta Otomandar Inperioak lagunduta. Beranduago, Karlos V.ak Lipari berregin eta birpopulatu zuen, eta ordutik, Siziliaren eta Napoliko Erresumaren bidea jarraitu zuen.

Artista modernoak lurralde hartako edertasun basatiaz ohartu ziren, eta dokumentalista eta zinemagileek uharteak deskribatu zituzten beren kamerekin, munduari erakutsiz, 1940a bitartean, uharteak erbesteratu politikoen kartzela gisa baino ez baitziren ezagunak.

Geografia aldatu

Eoliako uharteak1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Eskualdeko mapa

Mota Naturala
Irizpideak viii
Erreferentzia 908
Kokalekua   Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 38°32′N 14°54′E / 38.533°N 14.900°E / 38.533; 14.900
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Eoliar uharteak zazpi uhartek osatzen dute, zenbait uhartetxo eta itsasoan nabarmentzen diren haitzekin batera. Zazpi uharteak Y horizontal baten moduan daude kokatuta, Siziliako iparraldeko itsasertzaren aurrean.

Hauek dira zazpi uharteak (parentesi artean antzinako izena):

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu