Hanibal
- Artikulu hau pertsonaia historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hannibal (argipena)».
Hanibal[1] (fenizieraz: 𐤇𐤍𐤁𐤏𐤋 Hanni-baʾal, «Baaen dohaina» edo «Baal jainkoari eskerrak»; la palma, K.a. 247 - Bitinia, Anatolia, K.a. 183 aldean)
Hanibal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kartago, K.a. 247 |
Heriotza | Gebze (en) ![]() |
Heriotza modua | suizidioa: intoxikazioa |
Familia | |
Aita | Hamilkar Barka |
Ezkontidea(k) | Imilce (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Leinua | Barzidak |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta buruzagi militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | military of ancient Carthage (en) ![]() |
Gradua | komandante buru |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Gerra Punikoa Barcid conquest of Hispania (en) ![]() Roman–Seleucid War (en) ![]() |
BizitzaAldatu
Hamilkar Barkaren semea, aitak erromatarrenganako gorrotoa erakutsi zion. Aitari lagundu zion Iberiar penintsulan eta hura hil ondoren, bederatzi urte zituela, bere koinatu Hasdrubalen agindupean jarri zen. Hura ere hil zenean, kartagotar armadak buruzagitzat hartu zuen (K.a. 221). Erromaren aurkako mendekua hartu nahirik, erromatarren aliatu Sagunto hiriari setioa jarri zion (K.a. 219) eta Bigarren Gerra Punikoa abiatu (K.a. 219-201).
Iberiar penintsulan bere anaia Hasdrubal Barka utzirik, iberiar eta zelta mertzenario anitzez hornituriko armada indartsu batekin Italiar penintsulara lurrez iristeko egitasmoari ekin zion. Pirinioak, Alpeak eta Apeninoak zeharkaturik, garaipen batzuk lortu zituen (Tesino, Trebia, Trasimena, Canas), baina Erroma ezin harturik eta Kartagok bertaratzeko deiturik (K.a. 203), erromatarrak —Eszipion Afrikano buru zutela— nagusitu zitzaizkion Zamako guduan (K.a. 202).
Gudu hura galtzearen errua Kartagoko agintarien berekoikeriari egotzirik eta Alderdi Demokratikoaren buruzagi zela, erreforma politiko-ekonomikoak eta militarrak bultzatu zituen. Sufeta izendaturik, Erromara salatu zuten etsai politikoek, eta Tirora erbesteratu behar izan zuen (K.a. 196). Siriako Antioko III.aren gortean lehenik eta gero Bitiniako Prusias erregearen ondoan babesa harturik, Erromaren aurka borrokatzen saiatu zen beti. Erromatarrek Hanibal Prusiasengandik bereganatzea lortu zutenean, Hanibalek bere burua pozoitu zuen
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.