Hasdrubal (Hamilkarren suhia)
Hasdrubal (K.a 270 aldean - Cartago Nova, K.a. 221ean), Hasdrubal "Ederra" eta Hasdrubal "Zaharra" deitua, kartagotar jenerala izan zen. Hamilkar Barkaren suhia eta Hanibalen ezkonanaia zen.
Hasdrubal (Hamilkarren suhia) | |||
---|---|---|---|
K.a. 228 - K.a. 221 ← Hamilkar Barka - Hanibal → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kartago, K.a. 270 | ||
Herrialdea | Antzinako Kartago | ||
Heriotza | Carthago Nova, K.a. 221 (48/49 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | middle daughter of Hamilcar Barca (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | punikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Hamilkar Barkarekin batean borrokatu zen Iberiar Penintsulako hegoalde eta sortaldeaz jabetzeko guduetan. K.a. 228an, aitaginarreba hiltzean, haren ondorengotzat hautatu zuten. Armada berrantolatu zuen, bertako mertzenarioak sartuz, eta Qart Hadasht (Cartagena) eratu zuen, bere lurraldeetako hiriburua bertan ezarriz. K.a. 226an kartagotarren lurren muga Ebron finkatu zuen ituna izenpetu zuen Erromarekin. K.a. 221ean esklabo zelta batek hil zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/05 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.