Ireki menu nagusia
Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic League».

Pro 14 Liga Irlanda, Eskozia, Gales, Italia eta 2017-18 denboralditik aurrera Hegoafrikako errugbi taldeek urtero jokatzen duten liga da. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

Pro 14 Liga
Pro14
Sorrera 2001 (Pro 12 Liga)
2017 (Pro 14 Liga)
Eremua Flag of Ireland rugby.svg Irlanda
 Eskozia
 Gales
 Italia
 Hegoafrika
Taldeak 14
Maila 1
Garaipen gehien Flag of Ireland rugby.svg Leinster (6)
Txapelduna Flag of Ireland rugby.svg Leinster (2018-19)
Webgunea www.pro14rugby.com

IzenakAldatu

2001ean sortu zen eta gaur egun 14 taldek osatzen dute, hortik bere Pro 14 izena. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta gaur egun Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna baita.

EzaugarriakAldatu

Denboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da. Pro 14ko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) Pro 14 delakoa europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.

Lehiaketa sistema (2001-2017)Aldatu

Ligak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.

Lehiaketa sistema (2017-tik aurrera)Aldatu

2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu dira ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri du. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu dira, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartzen dira.

Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailaktzen da zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen dira.

Komunikabideen jarraipenaAldatu

Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.

Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.

TaldeakAldatu

PodiumaAldatu

     
 
 
 
  Leinster
5 Liga
     
 
 
 
  Ospreys
4 Liga
     
 
 
 
  Munster
3 Liga

PalmaresaAldatu

 
2010ko finala, Ospreys eta Leinsterren artean.
 
Connacht eta Munsterren arteko partida.
 
Glasgow Warriors eta Ulster Rugbyren arteko partida.
 
Edinburgh eta Cardiff Bluesen arteko partida.
Denboraldia Taldeak Txapelduna Emaitza Txapeldunordea Jokalari onena
2001-02 15   Leinster 24-20   Munster
2002-03 16   Munster 37-17   Neath
2003–04 12   Llanelli Scarlets liga   Ulster
2004–05 11   Ospreys liga   Munster
2005–06 11   Ulster liga   Leinster
2006–07 11   Ospreys liga   Cardiff Blues
2007–08 10   Leinster liga   Cardiff Blues
2008–09 10   Munster liga   Edinburgh
2009-10 10   Ospreys 17-12   Leinster   Tommy Bowe (Ospreys)
2010-11 12   Munster 19-9   Leinster   Ruan Pienaar (Ulster)
2011-12 12   Ospreys 31-30   Leinster   Tim Visser (Edinburgh)
2012-13 12   Leinster 24-18   Ulster   Nick Williams (Ulster)
2013-14 12   Leinster 34-12   Glasgow Warriors   Dan Biggar (Ospreys)
2014-15 12   Glasgow Warriors 31-13   Munster   Rhys Webb (Ospreys)
2015-16 12   Connacht 20-10   Leinster   Bundee Aki (Connacht)
2016-17 12   Llanelli Scarlets 46-22   Munster   Charles Piutau (Ulster)
2017-18 14   Leinster 40-32   Llanelli Scarlets
2018-19 14   Leinster 18-15   Glasgow Warriors

GaraipenakAldatu

TaldekaAldatu

Taldea Txapelduna Finalista Garaipen urteak
  Leinster 6 5 2002, 2008, 2013, 2014, 2018, 2019
  Ospreys 4 0 2005, 2007, 2010, 2012
  Munster 3 4 2003, 2009, 2011
  Llanelli Scarlets 2 1 2004, 2017
  Ulster 1 2 2006
  Glasgow Warriors 1 2 2015
  Connacht 1 0 2016
  Cardiff Blues 0 2
  Neath 0 1
  Edinburgh 0 1

HerrialdekaAldatu

Herrialdea Garaipenak Finalistak Talde txapeldunak (kopurua)
  Irlanda 11 12 Leinster (6), Munster (3), Connacht (1), Ulster (1)
  Gales 6 4 Ospreys (4), Scarlets (2)
  Eskozia 1 3 Glasgow Warriors (1)
  Italia 0 0
  Hegoafrika 0 0

Zeltiar KopaAldatu

Bi urtetan Zeltiar Kopa ere jokatu zen.

Denboraldia Taldeak Txapelduna Txapeldunordea
2003–04 12   Ulster   Edinburgh
2004–05 8   Munster   Llanelli Scarlets

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pro 14 Liga