Ireki menu nagusia

Scottish Borders

Borders» orritik birbideratua)

Scottish Borders edota soilik Borders (eskozieraz: The Mairches, Eskoziako gaeleraz: Na Crìochan, euskaraz: «Eskoziako Mugak») Eskozia osatzen duten 32 konderrietako bat da. 2012ko erroldaren arabera 113.710 eta hiriburua Newtown St. Boswells da baina hiri handienak Galashiels eta Hawick dira.

Scottish Borders
Na Crìochan
The Mairches
Erresuma Batuko konderria
armarria
Bandera Armarria
HiriburuaNewtown St. Boswells
Estatua
Herrialdea
 Erresuma Batua
 Eskozia
Geografia
 -  Guztira 4,732 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena 113.710 bizt.
Webgunea
Webgunea

MugakideakAldatu

Mendebaldetik Dumfries eta Galloway konderriarekin mugatzen du; ipar-ekialdetik Hegoaldeko Lanarkshire eta Mendebaldeko Lothian konderriekin; iparraldetik Edinburgh hiriburua, Ekialdeko Lothian eta Midlothian konderriekin, eta hegoaldetik berriz Ingalaterrako Northumberland eta Cumbria konderriekin.

HistoriaAldatu

Eskoziako azpibanaketa geopolitiko hau 1975an sortu zen, bertan Berwickshire, Peeblesshire, Roxburghshire eta Selkirkshire konderriak bateginik, bai eta Midlothian konderriko zati bat ere, honela bere barrutiek nolabaiteko burujabetza bat mantentzen duten unitate bat sortu zelarik. 1996an eskualde hau gune unitarioa bihurtu zen, eta barrutiak behin-betiko elkartu ziren. Bere sorrera unean, eremu honek Borders izena jaso zuen, baina 1996an ofizialki Scottish Borders izenera aldatu zen.

PolitikaAldatu

34 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:

Alderdi politikoa Zinegotziak
Alderdi Kontserbadorea 10
Eskoziako Alderdi Nazionala 9
Alderdi Independentea 7
Liberal Demokratak 6
Borders-eko Alderdia 2

HerriakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu