Hurling
Hurlinga (irlanderaz iomáint edo iománaíocht) antzinako irlandar eta gaelikoen artean sortutako taldekako kirol bat da, Elkarte Atletiko Gaelikoak arautua (irlanderaz: Cumann Lúthchleas Gael; ingelesez: Gaelic Athletic Association). Kirol honek historiaurrean du jatorria, eta duela 3.000 urte baino gehiago hasi ziren jokatzen.[1] Irlandan jokatzen diren joko gaelikoetako bat da, eta hainbat ezaugarri partekatzen ditu futbol gaelikoarekin, hala nola jokalekua eta ateak, jokalari kopurua eta terminologiaren zati handi bat. Eskozian jokatzen den shinty kirolaren antzekoa da. Bada emakumeek jokatzen duten gisa bereko joko bat ere, camogie izenekoa.
Jokalari bakoitzaren tresna nagusia makila da (irlanderaz: camáin; ingelesez: hurley), makila horrekin pilota bat jotzen dute (irlanderaz: sliotar).
Lehiaketa nagusiakAldatu
- All-Ireland Championship: Hurling lehiaketa nagusia da. Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako konderriak lehiatzen dira, bai eta Londresko (Erresuma Batua) eta New Yorkeko (AEB) taldeak ere; finala Dublingo Croke Park zelaian jokatzen dute. Txapelketa gehien irabazi dituena Kilkenny GAA taldea da.
- National Hurling League: liga honek aurreko txapelketako talde berak ditu partaide, baina ez du halako osperik, eta gehienek All-Ireland txapelketarako prestakuntza gisa hartzen dute lehiaketa hau.
Palmaresik onenakAldatu
2018ko datuak barne.
Postua | Taldea | All-Ireland | National League | Guztira |
---|---|---|---|---|
1 | Kilkenny GAA | 36 | 18 | 54 |
2 | Tipperary GAA | 27 | 19 | 46 |
3 | Cork GAA | 30 | 14 | 44 |
4 | Limerick GAA | 8 | 11 | 19 |
5 | Galway GAA | 4 | 9 | 13 |
6 | Wexford GAA | 6 | 4 | 10 |
7 | Dublin GAA | 6 | 3 | 9 |
8 | Clare GAA | 4 | 4 | 8 |
9 | Offaly GAA | 4 | 1 | 5 |
10 | Waterford GAA | 2 | 3 | 5 |
XXI mendeko palmaresaAldatu
Urtea | All-Ireland | National League |
---|---|---|
2000 | Kilkenny | Galway |
2001 | Tipperary | Tipperary |
2002 | Kilkenny | Kilkenny |
2003 | Kilkenny | Kilkenny |
2004 | Cork | Galway |
2005 | Cork | Kilkenny |
2006 | Kilkenny | Kilkenny |
2007 | Kilkenny | Waterford |
2008 | Kilkenny | Tipperary |
2009 | Kilkenny | Kilkenny |
2010 | Tipperary | Galway |
2011 | Kilkenny | Dublin |
2012 | Kilkenny | Kilkenny |
2013 | Clare | Kilkenny |
2014 | Kilkenny | Kilkenny |
2015 | Kilkenny | Waterford |
2016 | Tipperary | Clare |
2017 | Galway | Galway |
2018 | Limerick | Kilkenny |
Ikus gaineraAldatu
IruditegiaAldatu
Hurling jokalariak, AEBetako Philadelphia hirian.
All-Ireland Championship lehiaketaren 2009ko finala, Croagh Patrick estadioan.
Hurlingari buruzko graffitia, Antrimeko konderriko Cushendall udalerrian.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Cramer, Ben: «Pitch Man». Forbes, 2007-04-23.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Joko Gaelikoen Elkartearen webgunea