East Anglia

East Anglia edo Ekialdeko Anglia[1] (ingeles zaharrean: Ēast Engla rīce) angloen kolonia bat izan zen eta geroago Ingalaterra anglosaxoian Erresuma bat, Heptarkiaren barruan. Alemaniako iparraldeko Angeln eskualdeko angloek osatu zuten eta North Folk eta South Folk artean banatu zuten lurra. Gaur egungo Norfolk eta Suffolken jatorria dira. Hala ere ez dira oso ezagunak zeintzuk izan ziren muga zehatzak.

East Anglia
Ēast Engla rīce
VI. mendea – 917
Monarkia
East Anglia UK Locator Map.svg
East Angliako balizko mapa
Geografia
HiriburuaEzezaguna
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ingelesa (Englisc)
ErlijioaPaganismoa eta kristautasuna
Historia
SorreraVI. mendea
Disoluzioa917
Aurrekoa
Flag of None.svgMendebaldeko Erromako Inperioa
Ondorengoa
Ingalaterrako ErresumaFlag of England.svg

VII. mendearen hasieran erresumarik boteretsuenen artean kokatu zen, baina bere boterea geroago murriztu zen eta askotan Merciaren esku egon zen. 870an daniarrek garaitu zituzten eta bertan ezarri ziren 879an. 917an Ingalaterrako Erresuman sartu zen. Gaur egun Norfolk eta Suffolkez gain Cambridgeshire eskualdea ere East Anglia izeneko zonaldean kokatzen da, Ingalaterran.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu