Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Barakaldo udalerriko izen bereko barruti eta auzoan kokatuta dagoena eta Bilboaldeko ospitale nagusia dena. Halaber, Osakidetza, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako iparraldeko erietxerik handiena eta erabiliena da, eta hainbat arlotan erreferentziazko zentroa da EAEtik kanpo ere. Ospitalea Ezkerraldea Enkarterri Cruces Erakunde Sanitario Integratuaren parte da. 2016an Coordenadas Institutuak argitaratutako ikerketaren arabera, EAEko ospitalerik onena da.[1]
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°16′55″N 2°59′02″W / 43.282021°N 2.983928°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1955eko uztailaren 20a |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Pza de Cruces, 12 |
E-posta | mailto:gerencia.cruces@osakidetza.eus eta mailto:hospitalde.cruces@osakidetza.eus |
Telefonoa | tel:+34-946-00-60-00 |
Webgune ofiziala | |
Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatua dago ospitalea, behinola industriaz inguraturik zegoen gunean. Gurutzetako ospitalea Bizkaiko industrializazio prozesuaren ikurretako bat da. Bilbo Handia inguruetako haur asko ospitale honetan jaio dira azken hamarkadetan. Gaur egun gurasoen udaletan erroldatu egiten dira, gurasoen egoitzan, baina garai bateko araudiagatik Barakaldon erroldatu egiten ziren Gurutzetan jaiotako ia ume guztiak.
Artatutako populazioa
aldatuOspitaleak Bizkaiko Ezkerraldea, Eskuinaldea, Meatzaldea, Enkarterri eta Uribeko eskualdeei, eta baita Bilbo udalerriari ere ematen die zerbitzu, 370.000 bizilagun ingururi arreta emanez. Eskualde horiez haratago, Euskal Autonomia Erkidego mailan erreferentziazko zentroa da Haurren Kirurgia Kardiako, Giltzurrunetako Transplante, Gibeleko Transplante eta Erredura Handietako zerbitzuetan.[2]
Historia
aldatuBilboaldean eraiki zen bigarren erietxe nagusia izan zen, 1955. urtean. Izandako lehen izena "Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor" izan zen. Hasieran 300 ohe baino ez zeuzkan arren, urteetan zehar eginiko handitzeek 2.000 ohera igo dute kopuru hori. Orain ere handitze prozesuan dago ospitalea, eta ospitalearen handitzearekin batera heliportu bat eraikiko da.
1955eko uztailaren 20an ospitalearen jarduera asistentziala hasi zen, apendizitiseko diagnostikoa egin zioten gaixo batekin.
1971 - 1980
aldatuHaurren Ospitalea eta Ama-Klinikaren eraikuntza amaitu zen. Osasun egoitzak bere estatusa aldatu zuen Osasun Hiri bihurtzeko, Traumatologia eta Errehabilitazio Klinika irekitzeari esker. Ospitaleak 1.500 ohe izatera pasa zen. Handipenaren 3. fasea eraikitzen hasi zen, hurrengo pabiloiekin:
- Zerbitzu pabiloia, zentroaren aurrealdean kokatutakoa (gaur egun desagertuta) eta gaur egun ospitalearen atzealdean dagoena.
- Zuzendaritza eta Irakaskuntza pabiloia, atzealdean kokatuta.
- Anatomia Patologikoko pabiloia, laborategiak eta Mikrobiologia.
1972an Erredura Handien Unitatea sortu zen, gaur egun Espainiako iparraldean espezialitate honetarako erreferentziazko zentroa dena.
1974an gorputz kanpoko zirkulazio-euskarridun kirurgia kardiakoko lehenengo interbentzioa egin zen.
1979ko uztailaren 6an lehen giltzurrun transplantea egin zen.
1981 - 1990
aldatu1982an kornea baten lehen transplantea egin zen.
1983an Etxez-etxeko Ospitalizazio zerbitzua martxan jarri zen.
1984an Pazienteak eta Erabiltzaileak Artatzeko Zerbitzua sortu zen, INSALUDek ospitaleetan Humanizazio Plana sortu eta Pazienteen Eskubide eta Betebeharrak erregulatzearen ondorioz.
1985ko uztailean espainiar osasun publikoko lehenengo probeta-umea jaio zen, 2,6 kilogramoko pisuaz.
1988ko urtarrilaren 1.an INSALUDek Osakidetzari eskualdatu zion ospitalearen kudeaketa.
1991 - 2000
aldatu1993an larrialdietarako gune berria egokitu zen ospitalearen sarreran, eta haurrentzako unitatea berritu zen.
1995ko abenduan Hematologia-Hemoterapia zerbitzuak aitzindari hematopoietikoen (hezur-muin) lehenengo transplantea egin zuen.
1996ko otsailaren 2an zentroko lehen gibel transplantea egin zen.
2001 - Gaur egun
aldatu2008. urtean ospitalea handitzeko lanak hasi ziren. AP-8 autobidetik hurbilen dagoen hegala handitu zen eta zortzi solairuko eraikin berria atxikiko zaio gaur egungo egiturari.
2011ko ekainaren 17an eraikinaren estalki gainean heliportua inauguratu zen, helikopteroek lurra hartzeko plataforma, gaixoak larrialdi zerbitzuetako unitateetara azkarrago helarazteko.[3]
2018ko ekainaren 6an Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutua inauguratu zen, ospitale-barrutian kokatuta dagoen 6.131 m2 azaleradun eraikin batean jasota dagoena, soto, erdisoto, beheko solairu eta beste lau solairutan banatuta. Eraikinak Gurutzeta, Basurtu eta Galdakaoko ospitaleetako ikerketa-jarduerak bateratzen ditu.[4] Biocruces Bizkaiak 800 ikerlari eta 58 lan talde jasotzen ditu, zazpi ikerketa alorretan lan egiten dutenak: lehenengo mailako osasun arreta, prebentzioa eta gaixotasun kronikoak; minbizia; endokrinologia, metabolismoa, nutrizioa eta giltzurrunetako gaixotasunak; gaixotasun autoimmuneak, hanturazkoak eta infekziosoak; nerbio-sistemaren gaixotasunak; berrikuntza kirurgian, transplanteetan eta osasunerako teknologiak; eta ama-haur osasuna eta lagundutako ugalketa.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «La Fundación Jiménez Díaz lidera el ranking los mejores hospitales de España. Noticias de Alma, Corazón, Vida» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ «Gure osasun - zentroak» www.osakidetza.euskadi.eus 2015-08-11 (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2011-06-17). «El Hospital Cruces inaugura su helipuerto, que "agilizará" la llegada de pacientes a las unidades de críticos» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ Irekia. «Irekia - Biocruces Bizkaia eraikin berria osasun-arloko ikerketa eta berrikuntzako ekipamendu erreferente bihurtu da» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biocruces Bizkaia acogerá 800 investigadores y 58 grupos de trabajo. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |