Heliportu bat.
Gurutzeta ospitaleko teilatuan heliportu bat ikus daiteke. Teilatuaren gainean plataforma biribila prestatu zuten larrialdietako helikopteroek lurra hartzeko.

Heliportu esaten zaio helikopteroek lurra hartzeko eta hegaz abiatzeko prestatutako lur-eremuei. Gehienetan, lurrean zirkulu batek eta H letra batek markatzen dute helikopteroentzako lur-hartze eremua. Helikoptero txiki batek ez du azalera zabalegia behar lurra hartzeko eta heliportu batzuek ez daukate ezta argiztapen zerbitzurik ere.

Kanpo estekakAldatu