Sakrifizioa jainko bati (edo izadiaz gaindiko izaki bati) eskaintzaren bat egitea da, eskainitakoa jainkoaren ondasun izatera iritsita, santutasunera heltzeko.

Marko Aurelio, familiarekin, sakrifizio bat eskaintzen; behe-erliebea, Erromako Museo Kapitolinoan

Sakrifizioetan, oro har, bizitza eskaintzen da, indar sakratua eskuratzeko. Antzinako sakrifizioetan, eskaingai bera hiltzen zen askotan, baina ez sakratu bihurtzeko, haren bizitza aske uzteko eta jainkoari iritsarazteko baizik. Sakrifizioak, gizonak errealitate sakratuan duen esperientzia denez gero, erlijioan du oinarria, eta horregatik zaila da, erlijioarekin gertatzen den bezala, sakrifizioen jatorria aurkitzea.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu