Municheko Unibertsitatea

Municheko Unibertsitatea, Munich hiriko unibertsitate publikoa da. Alemaniako zaharrenetakoa da, eta bigarren handiena, ikasle-kopuruari dagokionez.

Municheko Unibertsitatea
LMU Muenchen Logo.svg
Datuak
Mota ikerketa-unibertsitate publikoa
Herrialdea Alemania
Jarduera
Kidetza Deutsches Forschungsnetz (en) Itzuli, German Universities Excellence Initiative (en) Itzuli, ORCID, German Rectors' Conference (en) Itzuli, German University Sports Federation (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli eta Informationsdienst Wissenschaft e.V. (en) Itzuli
Filialak
LMU organigramm.svg
Enplegatuak 14.083 (2015)
Ikasle kopurua 50.918 (2017)
Gobernantza
Presidentea Bernd Huber (en) Itzuli
Errektorea Karl Gayer (en) Itzuli, Friedrich Thiersch (en) Itzuli, Joseph Franz von Allioli (en) Itzuli, Hieronymus Bayer (en) Itzuli, Johann Adam Oberndorfer (en) Itzuli, Johann Nepomuk von Ringseis (en) Itzuli eta Thaddäus Siber (en) Itzuli
Egoitza Hauptgebäude der Ludwig-Maximilians-Universität München (en) Itzuli
Osatuta
Forma juridikoa Körperschaft des öffentlichen Rechts (en) Itzuli
Ekonomia
Aurrekontua 1.727.000.000 €
Historia
Sorrera 1472
Ordezkatzen du University of Landshut (en) Itzuli
Jasotako sariak

uni-muenchen.de

Twitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Ludwig-Maximilians-Universität München (LMU Munich) du izen ofiziala: unibertsitatea 1472an fundatu zuen Luis IX.a Bavariakoa dukearen (Ludwig) eta orduko errege Maximiliano I.aren (Maximilian) izenak batzen ditu.

Alemaniako eta Europako unibertsitate entzutetsuenetako bat da, XIX. mendeaz geroztik, bereziki. Unibertsitate honetan aritu dira 34 Nobel saridun, besteak beste, Wilhelm Röntgen, Werner Heisenberg, Otto Hahn and Thomas Mann.

LMU Munichen ibilitako ikasle asko nabarmendu ziren mekanika kuantikoa garatzeagatik. Horietako bat da Max Planck, teoria kuantikoaren sortzailea eta 1918ko Fisikako Nobel sariduna. Mekanika kuantikoaren fundatzailetzat hartzen diren Werner Heisenbergek eta Wolfgang Paulik ere lotura estua izan zuten unibertsitatearekin. Gerhard Ertl Kimikako Nobel sariduna ere irakasle izan zen Municheko Unibertsitatean 1973tik 1986ra.

Europako unibertsitateen artean, aitzindari da ikerketan eta bikaintasunean. Bostehun urtetik gorako ikerketa-tradizioa du, eta Alemanian goi-mailako ikerketa sustatzen duen bikaintasun-ekimenean jarrita ditu indarrak, egungo ikerketa-profila hobetzeko eta etorkizunera begira unibertsitateak nazioartean duen lekua indartzeko.

2010-2011 ikasturtean, 49.000 ikasle, 700 irakasle eta 13.000 langile zituen.

Unibertsitateak 18 fakultate ditu: teologia katolikoa, teologia protestantea, zuzenbidea, enpresa eta administrazioa, ekonomia, medikuntza, albaitaritza, historia eta arteak, filosofia, psikologia eta hezkuntza-zientziak, kultura-ikasketak, hizkuntzak eta literaturak, gizarte-zientziak, matematika informatika eta estatistika, fisika, kimika eta farmazia, biologia eta geozientziak.

Fakultate horiez gainera, ikerketa-zentro asko ditu. Programa akademikoak osatzeko, fakultate eta diziplina arteko proiektuak egiten dituzte.

Municheko Unibertsitateko Nobel saridunakAldatu

Kanpo estekakAldatu