Coruña Hiriko Bandera

Coruña Hiriko Bandera (galizieraz: Bandeira Cidade da Coruña) Coruñan jokatzen den estropada da, TKE Ligarako puntuagarria.

Coruña Hiriko Bandera
Sorrera 2017
Herria Coruña, Galizia
Partehartzaileak TKE Liga
Euskotren
Modalitatea lerrokatua
Errekorra 19:27:78 (Orio, 2019)
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Urdaibai (3)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Orio (4)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Euskal Herria Zierbena
Emakumezkoak:
Euskal Herria Arraun Lagunak
Riazor-Orzán badian jokatzen da estropada.

Historia aldatu

Riazor eta Orzán hondartzek osatzen duten badian jokatzen da estropada. 2017an izan zuen lehen ekitaldia eta itsaso handia izan arren bi segundutan sartu ziren lehen hiru traineruak. 2018tik aurrera bi jardunalditako bandera izan da eta egun bietako denboren baturak erabaki du txapelduna. Horretaz gain gizonezkoen eta emakumezkoen estropadak izan dira.

2020an eta 2021ean Santurtzik eskuratu zuen bandera jardunaldi bakarra irabazi gabe. Emakumezkoei dagokienean 2021. urtean Orio lau ehunenekoren aldeaz nagusitu zen.

2023ko lehenengo jardunaldia ez zen jokatu itsaso txarraren ondorioz traineruak uretaratzea oso zaila baitzen. Bigarren jardunaldia jokatu zen, hura ere itsaso txarrarekin, eta hark erabaki zuen banderako sailkapena.

Gizonezkoak aldatu

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2017 Urdaibai Hondarribia Orio
2018 Urdaibai Hondarribia Orio
2019 Orio Hondarribia Santurtzi
2020 Santurtzi Orio Donostiarra
2021 Santurtzi Zierbena Donostiarra
2022 Urdaibai Hondarribia Donostiarra
2023 Zierbena Hondarribia Getaria

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
Urdaibai 3 2017, 2018, 2022
Santurtzi 2 2020, 2021
Orio 1 2019
Zierbena 1 2023

Emakumezkoak aldatu

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2018 San Juan Orio Hondarribia
2019 Orio Arraun Lagunak Hondarribia
2020 Orio Donostiarra Hondarribia
2021 Orio Arraun Lagunak Donostiarra
2022 Orio Arraun Lagunak Tolosaldea
2023 Arraun Lagunak Tolosaldea Donostiarra

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
Orio 4 2019, 2020, 2021, 2022
San Juan 1 2018
Arraun Lagunak 1 2023

Kanpo estekak aldatu