Ireki menu nagusia
XX. mende hasierako karroza bat, Donostiako inauterietan.

Donostiako inauteriak 1814 urtetik ospatzen dira, lehenengo erreferentzia historikoen arabera. Garai hartan lagun taldeek antolaturiko inauteria da, konpartsetan antolaturik eta erakunde ofizialetatik at. Hasierako urte haietan Jose Bizente Etxegaraik eta Raimundo Sarriegik inauterietarako idatzitako pieza bereziak egiten dituzte, konpartsek erabili eta herritarrengan inauteri giro kutuna sortzen lagunduko dutenak. XIX. mendearen erdialdean bukaeran indartu zen ospakizuna izan zen, konpartsa eta karrozen desfileekin, bereziki Donostiako Kasinoak emandako diru laguntzari esker. 1884 urtean atera zen lehen aldiz Kaldereroen konpartsa eta hurrengo urtean Artzain eta Inudeena, egundaino inauterien aurreko asteburuetan desfilea egiten jarraitzen dutenak. Aipagarria dira 1900 urtean ospatu ziren inauteriak, luxuzko karrozekin, kanpoko bisitari asko erakarri zituztenak. Ondorengo urteetan, ordea, askotan ezin izan zen arrazoi ekonomikoengandik maila horri eutsi. 1924 urtean jokoa eta mozorroak debekatu eta inauteriak areto pribatuetara mugatu behar izan zen. Frankismoaren garaia bukaturik, 1978 urtean hasi ziren berriz ere ospatzen inauteriak, hiri kutsukoak gehien bat, desfile eta ikastetxeetan egiten diren erakustaldiekin.

Antzinako koplakAldatu

EuzkarichoaAldatu

Viva ostegun gizen
Viva iñauterriya
Viva jardineroak
Viva pobre ta aberatz
Munduko gustiya.

(Jose Bizente Etxagarai «Comparsa de Jardineros» delakoarentzat 1818 urtean)


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako inauteriak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia