Kaldereroak Euskal Herriko zenbait herrietako inauterien zikloko jaietako bateko pertsonaiak dira. Kaldereroen eguna ospatzeko, kaleetan zehar mozorroturik ibiliz, musika joz eta abestuz, konpartsa batzuek antzinako Europako ekialdeko ijito pertza-konpontzaileak (en) eta euren familiak irudikatzen dituzte. Pertzak eta zartaginak jotzen dituzte, hartzarena egiten duen pertsonaia batekin batera maiz. Zuberoako maskaradan ere kaldereroak irudikatzen dituzten pertsonaiak daude, kauterak izenekoak. Kaldereroen eguna inauterien aurrekari moduan ospatzen da, inauteri nagusien aurreko asteburuan gehienetan eta otsaileko lehen larunbatean Donostian. Hain zuzen, Donostian ospatu zen lehen aldiz jaia 1884 urtean eta bertan dago jaia ospatzeko tradizio zaharrena, non konpartsak Raimundo Sarriegi eta Adolfo Combaren konposizioen doinuak abestuz ateratzen diren.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Kaldereroek inauteriak iragartzen dituzte.
Kaldereroak. Eibar, 2010.

Pablo Gorosabelen esanetan pertz konpontzaileak eta txorroskileroak euria iragartzen digu.[1]

Herriz herri ibili zen bat Antonio Dugiols izenekoa izan zen. Juan Garmendia Larrañagak ikertu zuenez, Dugiols-tar hau Legorretan aritu zen lanean XVII. mendean.

Ricardo Martin argazkilari donostiarrak argazki sorta bat egin zuen 1925eko kaldereroen jaian Donostiako Plaza Berrian. Garai hartan ere kaldererozaleak bizi-bizirik aritzen zirela ondo frogatzen zuten argazkiok.

Erreferentziak aldatu

  1. Garmendia Larrañaga, Juan. Neguko festak. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, L.G. 1998. 33. orria. Neguko festak

Kanpo estekak aldatu