Degeria Zuberoan XIX. mendea arte udalek osatutako legegintzarako erakundea zen, deganaren agindupekoa. Guztira zazpi ziren, hiru mezutegitan elkartuak: Larüntze, Domintxaine eta Arüe Pettarrean, Arbaila Handia eta Arbaila Txikia Arbailako eskualdean, eta Ibarresküin eta Ibarrezker Basabürüakoan.

Aro Modernoko ZuberoaAldatu

Aro Modernoko Zuberoako antolaketan, parrokiak edo udalak izan ordez, degeria edo degaeria izeneko zatiketa zen, beste inon erabili izan ez den hitza. Euskaraz ez du ondokorik utzi hitz horrek, herri esan izan baitzaie beti. Beste euskal herrialdeetan bailara edo eskualde izena hartu zuten egitura administratiboaren pareko jo daiteke.

Degeria bakoitzean hamar bat herrixka biltzen ziren. Urtero, maiatzaren lehenean, degeriako ordezkaria - degana - izendatzen zuten herritarrek. Jakes Belako lege gizonak honela zekusan XVII. mendean degan edo diputatu sistema hori:

«Herrixka multzoa da zeinen herritarrek, antzinadanik ezagutzen duten leku batean biltzeko ohitura daukaten. Metonimiaz lekuaren izena biltzarraren izena izan daiteke. Zazpi dira Zuberoan degeriak baina hamar izango ziren, alde batetik latinetikako decasedo decaniatik datorrelako hitz hori, ezen biltzarra biltzen denean deganari, «hamargarrena»esaten baitzaio». (Commentaires à la Coustume de Soule, 30. or.)

Deganak degeria administratzeko eta Lextarreko justizia gortearen epaien ezagutarazteko, aplikarazteko, boterea zuen. Hona zer dioen berriro Belak:

«Deganak herriko gizonik argiena izan behar du, bere abisu, aholku eta aginduekin degaeria bakoitzean herriko justiziaren zaintzaile buru izateko eta Zinbideta Biltzar Nagusietan diputatu izateko. Herriak bozkatuz aukeratuak dira; degan bat hamar bat parrokia edo herriren ordezkari da. Kargua ezin du ukatu eta baldin egiten badu idi baten saria isun badu; herrialde batek ez badu izendatzen berdin» (eskuidazkian 108. or. Baionako kopian, 157)

BibliografiaAldatu

  • Euskara eta zuzenbide hiztegia Zuberoan, Txomin Peillen
  • Histoire générale du Pays Basque. Tome 3: évolution économique et sociale du XVIème au XVIIIème siécle, Manex Goienetxe
  • Histoire générale du Pays Basque. Tome 4: La révolution de 1789, Manex Goienetxe

Kanpo estekakAldatu