Itzulera (abestia)

Zetak taldeko abestia, 2022ko Herri Urrats jairako sortua

Itzulera Zetak taldeak 2022ko Herri Urrats jairako sortu zuen abestia da.

Itzulera (abestia)
Zetaken, Pello Reparazen eta Erramun Martikorenaren lan/konposizio musikala
EgileaZetak, Pello Reparaz eta Erramun Martikorena
Argitaratze-data2022
IzenburuaItzulera
Ezaugarriak
Genero artistikoaelectropopa
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaZetak

Koronabirusgatik bi urtez egoera berezi batean egon ondoren, 2022koa "itzulera" desiratuaren urtea izan zen. Senpereko lakuko jaiaren leloa horixe izan zen. Giro horren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[1] Erabateko estilo-aldaketa ekarri zuen. Bideoklipa Pello Repazek zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldearen Oskara koreografia ere integratu zutela.[2]

HitzakAldatu

Hauek dira abestiaren lehen hitzak:[3]

Mendikate honek lotuta
Zurekin mintzo direla diote xoriek
Esan zer kanta egin dizuten
Zein gertu gauden
Sentitzen al den
Amaiurren
Hori diote
Baigorrin ere
Mugalari hoiek
Mendikate honek lotuta
[...]

Ipar eta hegoaldearen arteko lotura azpimarratzea da abestiaren gai nagusia.

Mendikate batek alde bi guztiz banatzen dituela esan ohi da beti, baina kanta honek alderantzizkoa erakutsi nahi digu hasiera-hasieratik:"Mendikate honek lotuta".

Txoriek erraz pasatzen dira mendikateko alde batetik batera mezuak eramateko: "Zurekin mintzo direla diote xoriek. Esan zer kanta egin dizuten, Zein gertu gauden", "Xoriak mugaren bestalde, Jantzia dute, Doinu dotorez. Gaztelugatxe" " Ta estali dute Larrun bera ere".

Espazioa eta sentipena konpartitzen dute alde biek: "Zure zauria nirea da. Ta kantu hau biona. Erkidetasunaren bozeramaile, Zeuen urratsa geurea da, ta [pandemia bukatu ondorengo] itzulera denona".

ErreferentziakAldatu

  1. «HERRI URRATSEKO ABESTIA» Herri Urrats (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  2. ZETAK, Erramun Martikorena - Itzulera (Herri Urrats 2022). (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. Itzulera( ZETAK-Erramun Martikorena) Herri Urrats 2022 | Txantxangorria-Euskal karaokeak. 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Zetak Spotify
  • Zetak Youtube
  • Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).