Mina hartzeko ere

Juan Luis Zabalaren liburua

Mina hartzeko ere Juan Luis Zabalaren poema-liburu bat da, Susa argitaletxeak Susa -literatura bilduman 2022an CC-BY-SA lizentzia librearekin argitaratutakoa.[1]

Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere.jpg
Jatorria
EgileaJuan Luis Zabala
Argitaratze-data2022
IzenburuaMina hartzeko ere
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-17051-84-6
Ezaugarriak
LizentziaCC BY-SA lizentzia

Liburua 58 poemaz osatuta dago. Ni-tik idatzita daude gehienak, baina badira batzuk bigarren eta hirugarren pertsonan, Poema gehienak laburrak dira, eta segidan azaltzen dira denak, atalik bereizi gabe.[2]

GaiaAldatu

Beldurra da gai nagusia liburuan. Beldurra minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari, ingurukoak hiltzeari, ingurukoak gaixotzeari; baita ere giza harremanetako gaizki-ulertuei, erdi-ulertuei, ondoegi-ulertuei; nostalgiaren nagusitasunari; txikitako hizkuntzaren galerari eta euskararen beraren indar espresiboa galtzeari. Lliburuko tonua ez da bereziki optimista, baina badago liburuan bizitzeko nahi bat, beti ere bizitza zer den jakinda. [2]

Liburuaren izenburua idazlearen amak esaten zuen esamoldea da, gerora oso zabalduta ez dagoena. Hori esaten zuen amak jolasean zerbait arriskutsua egiten zutenean, baita telebistan norbait erortzeko arriskua sortzen zuen zerbait egiten ikusten zuenean ere,[2]

Umetako jolastokira itzuli eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzen du egileak. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak poema liburu honetako aleak.[3]

« BAI ZUK ERE

Ondo lo egin, esaten zidan.

Bai zuk ere, erantzuten nion.

Bakarrik geratzen nintzen ilunpean,

baina argi zein lagun premiarik gabe.

Banekien hori ez zela betiko,

betikotuta sentitzen nuen ordea.


Ondo lo egin, esaten zidan.

Bai zuk ere, erantzuten nion.

Hitzezko habia txikia

egiten genuen gauero

eta ederki asko kabitzen ginen.

»

Juan Luis Zabala[4][5]


ErreferentziakAldatu

  1. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) ISBN 978-84-17051-84-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  2. a b c Imaz, Andoni. «'Mina hartzeko ere', bizitzara jauzi egiteko era bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  3. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  4. «Bai zuk ere (Mina hartzeko ere)» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  5. «Mina hartzeko ere» Lazzaretto vecchio 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu