Euskarazko entziklopediak
Euskarazko entziklopediak euskaraz egindako entziklopediak dira, orokorrak edo tematikoak.
Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, Itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak.[2]
1985ean Joseba Intxaustiren zuzendaritzapean Euskal Herria entziklopedia elebiduna argitaratu zuen Jakinek. 120 artikulu-egilek parte hartu zuten.[3]
20 urte pasa behar izan ziren 1990reko hamarkadan lehen entziklopedia sendo batzuk sortzeko. 1990eko hamarkadan hasi ziren argitaratzen hezkuntza-sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak. Lehenengo urratsa 1991ean hasi zen, orduan plazaratu baitzen Lur Hiztegi Entziklopedikoaren lehen liburukia. Geroago Gazteen Entziklopediaren lehenengo zenbakia 1992an argitaratu zuen EUSENOR Fundazioak, eta guztira 8 liburuki izango zituen.[4] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.
-
Elkarrekoaren azala.
-
Elkarrekoaren egileak
-
Gazteen Entziklopedia (1997)
1993an Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak.[5][6] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zeuden eta.
1999an Lur Entziklopedia Tematikoa sortu zen, kontzeptuak gaien arabera antolatuta ekarri zituena.[7]
Geroxeago etorriko ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[8][9] eta 2001ean sortuko zuten Euskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa, urteekin garapen handia hartuko zuena.[10]
2003an Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa eguneratuz, 10 urte igaro eta gero, eta Elkar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elkar argitaletxeak.
2009an Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira Interneteko webgunean.[11]
Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (%96,3) eta 6.061 (%3,7) euskaraz,[8] gehienak Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.
2012an Plazagunea argitaletxeak Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa plazaratu zuen online moduan, 2003ko Elkar Hiztegi Entziklopedikoaren edukiak eguneratu ondoren.
Eusko Jaurlaritzak 2009an eskuratu zituen Lur entziklopedien eskubideak. Orduan lizentzia librearekin zabaldu zituen. 2011an 11.015 artikuluetako informazioa pasatu zen automatikoki Euskarazko Wikipediara. Guztira 2 milioi hitz baino gehiago.[12] Eta 2012an online moduko bertsio bat plazaratu zuen Lur Hiztegi Entziklopedikoarena eta Lur Entziklopedia Tematikoarena.
2015ean abiatu zen 8-13 urte bitarteko haurrentzako Txikipedia entziklopedia, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatuta.
Bestalde, aipagarria izan daiteke Gran Enciclopedia de Navarra (GEN; euskaraz: «Nafarroako Entziklopedia Handia»). Nafarroari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia tematikoa da. 1960ko hamarkadaren amaieratik Nafarroako Foru Aldundiak gaztelaniaz argitaratu zuena.[13]
Entziklopedia | Sorrera | Zenbat sarrera?
(milakoak) |
Online | Argitaletxea | Ezaugarriak | Lizentzia |
---|---|---|---|---|---|---|
Euskal Literatura (Onaindia) | 1972-1990 | Ez | Etor, Santiago Onaindia | Gipuzkeraz. Euskal Herri osoko idazleei buruz | ||
Euskal Herria[3] | 1985 | 0,120 | Ez | Jakin | Zuzendaria: Joseba Intxausti | ©Jakin |
Euskal Herriko Atlasa | 1990 | Ez | Erein | Atlasa. | ©Erein | |
Euskal Herriko Atlasa. Mendiak[14] eta Ibaiena [15] | 1991 | Ez | Kriseilu | Atlasa Euskal Herriko mendiena | ©Kriselu | |
Lur Hiztegi Entziklopedikoa | 1991-1999 | 49,900[16] | Bai 2012tik[17] | Lur | Orokorra. Eguneratua 2001ean eta 2009an[16] | CC-BY-SA |
Gazteen Entziklopedia | 1992-1997 | 0,750 | Ez | EUSENOR | Orokorra. Oso grafikoa | ©Tammy-Lidman |
Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa | 1993 | 75,000 | Bai[18] | Elhuyar | 25.000 artikulu onomastiko (tokiak eta pertsonak) | |
Munduko Atlasa | 1997 | 13,000 | Ez | Klaudio Harluxet Fundazioa | Atlasa. Euskal Herriko 3.000 toponimo. Mundu osoko 10.000 toponimo. Estaturik gabeko 300 herriren deskribapena eta mapa. | ©Klaudio Harluxet Fundazioa |
Lur Entziklopedia Tematikoa | 1999 | Bai 2012tik[7] | Lur | Orokorra. Tematikoa. | CC-BY-SA | |
Euskal Wikipedia | 2001 | 400,000 (2022) | Bai[19] | Wikimedia - EWKE | Orokorra | CC-BY-SA |
Elkar Hiztegi Entziklopedikoa | 2003 | 75,000 | Bai 2012tik[18] | Elkar | Orokorra | |
Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa[20] | 2003 | Bai, pdf[20] | Ikastolen Elkartea eta Eusko Ikaskuntza | Hiztegi modukoa eta 9 monografia:Burdingintza, Heriotza, Herri-medikuntza, Inauteriak, Jentilen istorioak, Neguko festak, Sorgin-kontuak, San Joan bezpera, Xisteragintza | CC-BY-SA-NC | |
Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa | 2009 | Bai[21] | Elhuyar | Zientzia eta teknologiari buruz | CC-BY-SA | |
Auñamendi Eusko Entziklopledia | 2010 | 6,061 (2020) | Bai[22] | Eusko Ikaskuntza | Euskal Kulturaz. 155.000 artikulu gaztelaniaz 2020an | CC-BY-SA-NC |
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa | 2012 | 75,000 | Bai[18] | Plazagunea | Orokorra | |
Txikipedia | 2015 | 5,064 (2022) | Bai[23] | Wikimedia - EWKE | Orokorra. 8-13 urte bitarteko haurrentzat | CC-BY-SA |
Atlas geografikoak
aldatuEntziklopediaz gain kulturan bada erreferentziazko beste obra mota nagusi bat: Atlas geografikoa. Elkarrekiko beharra dute entziklopediak eta atlasak, elkarren osagarriak dira eta. Goian azaldu den bezala, euskarazko hiru entziklopedia sortu ziren 1990eko hamarkadan (Elhuyar 1993, Gazteena 1992-1997, Lur 1991-1999). Bada euskarazko atlasekin ere antzeko prozesua gertatu zen, 1990ean Ereinek Euskal Herriko Atlasa argitaratu zuen. Urte bat geroago Kriseilu argitaletxeak Euskal Herriko Atlasa. Mendiak eta Euskal Herriko Atlasa. Ibaiak liburuak plazaratu zituen. Munduko Atlasa liburua plazaratu zuen Klaudio Harluxet Fundazioak, aurreko atlasen informazioa zabaldu zituen, Euskal Herri mailan eta munduko Testuak sei hizkuntzatan eskaintzen dira kontinente guztietako mapak emanda. Gainera, bazekarren estaturik gabeko herriei buruzko atal bat ere, baita Euskal Herriko eta mundu osoko toponimoen aurkibideak ere.[24]
2024an Imago Vasconiae. Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa argitaratu zuen Jose Mari Esparza Zabalegiitzultzailea. Euskal Herria - Baskonia historiaren joanean nola irudikatzen den erakusten du liburua hainbat maparen bidez.[25][26][27][28][29]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskararen tresnak - Hiztegiak, banku terminologikoak eta entziklopediak» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika - Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) 2017-02-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
- ↑ «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
- ↑ a b Intxausti, Joseba. (1985). Euskal Herria. Jakin.
- ↑ Gazteen entziklopedia. Eusenor LG 1993 ISBN 84-604-5166-6. PMC 863196369. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- ↑ Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- ↑ Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- ↑ a b «Lur - Entziklopedia tematikoa» www.euskadi.eus 2021-01-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ a b Bizientzia. (2010-07-19). «biZIentzia 1-2: Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line» biZIentzia 1-2 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ «Entziklopediak. Hiztegia.net» www.hiztegia.net (ARTEZ) (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ «Estatistikak - Wikipedia, entziklopedia askea.» eu.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- ↑ «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | Home. (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ Andueza San Martín, Begoña; Berriotxoa, Joseba Andoni. (1991). Euskal Herriko atlasa . Mendiak. Kriselu ISBN 84-7728-193-9. PMC 30095004. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Antiguedad, Iñaki; Berriotxoa, Joseba Andoni. (1991). Euskal Herriko atlasa . Ibaiak. Kriselu ISBN 84-7728-193-9. PMC 30095004. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ a b «Berriak: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa Sarean daude» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
- ↑ «Lur - Hiztegi Entziklopedikoa» www.euskadi.eus 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ a b c «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ euskarazko Wikipedia. Azala. 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ a b «Juan Garmendia Larrañagaren Hiztegi etnografikoa | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ «Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
- ↑ Txikipedia:Azala. 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).
- ↑ Munduko atlasa : mundua, kontinenteak, estatuak, estaturik gabeko herriak, Euskal Herria. Klaudio Harluxet Fundazioa D.L. 1997 ISBN 84-89638-02-0. PMC 431905290. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ Tedin-Uriburu Castro, Markos. (2024). «Euskal Herriak behar zuen atlasa» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ Esparza, Jose Mari. (2024). «Imago Vasconiae - Jose Mari Esparza Zabalegi» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ereñaga, Amaia. (2014). «‘Imago Vasconiae’, el atlas del tesoro para conocer al pasado de Euskal Herria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) López, Alejandro. (2024-04-19). «‘Imago Vasconiae’, 300 mapas para cartografiar Euskal Herria» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Frantsesez) Roux, Willy. (2024-04-19). «Les éditions Txalaparta publient le premier atlas du Pays Basque» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).