Zientzia Kaiera

euskarazko bloga zientzia-dibulgazioaz

Zientzia Kaiera Euskal Herriko Unibertsitateak, Kultura Zientifikoko Katedraren bitartez, euskaraz argitaratzen duen hedabide digitala da. Bere helburuak betetzeko, zenbait hedabide argitaratzen ditu Katedra horrek, Cuaderno de Cultura Cientifica gaztelaniaz, Mapping Ignorance ingelesez, Mujeres con Ciencia (zientzia eta genero berdintasuna bultzatzeko) gaztelaniaz eta Zientzia Kaiera euskaraz.[1]

Zientzia Kaiera
Motablog
Fitxa teknikoa
Gai nagusiazientzia-dibulgazio
zientziakaiera.eus

Zientzia Kaiera bloga elkarlanean gauzatzen dute hainbat pertsonaren artean. Zientzia gizarteratu nahi dute, bere balioak, historia, eta lorpen nagusiak hedatuz. Blogeko edizioa Uxune Martinezek egiten du, Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko Zabalkunde Zientifikorako arduradunak.

Atalak

aldatu
 
#Zientzalari bildumako 118. bideoa: Maxux Aranzabe.[1]

Zenbait ataletan antolatuta daude blogaren edukiak. Gai gehienak zientzia-dibulgaziokoak dira (biologia, astronomia, teknologia, osasuna, eta abar). Zehazkiauek dira gure atal nagusiak:[1]

  • Animalien aferak: Eboluzioaren ondorio dira. Istorioak animalien funtzionamendua erakusteko.
  • Asteon zientzia begi-bistan: Igandeetako laburpena.
  • Elkarrizketak: Ikertzaileekin
  • Ekitaldiak: Hitzaldi eta bilkurenn iragarpenak eta laburpenak artikulu eta bideoekin.
  • Emakumeak zientzian: artikuluak, biografiak, eta elkarrizketak.
  • Ezjakintasunaren kartografia: Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri
  • Ikasleen begietatik: ikertzaile gazteen ikuspuntua UPV/EHUko Zientzia eta Fakultateko Alagala euskara taldeak aurkeztuta.
  • Kolaborazioak.
  • Mugaldea: jatorriz gaztelaniaz sortuak izan diren testuen itzulpenak
  • Oinarrizko kontzeptuak: Zientziaren historian landutako hainbat kontzeptu eta terminoen sorrera nondik datorren zabaltzeko.
  • Zientzialari: Artikuluez eta bideoak euskal zientzialarien lana aurkezteko.[1]

CC-BY-SA lizentzia librea

aldatu

Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean daude blogeko edukiak. Beraz, artikuluak, bideoak eta eduki guztiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko aukera dago, beti ere, egilea nor den aitortuta eta lizentzia berarekin zabaltzen badira.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu