Casa de las Américas

Casa de las Américas, CASA, (euskaraz: «Ameriketako Etxea») Habanan, Kuban, 1959ko apirilaren 28an sortutako kultura erakundea da. Kubako Kultura Ministerioarekin lotura du baina, berez, erakunde autonomoa da. Izen bereko literatura sari garrantzitsuak banatzen ditu.

Casa de las Américas
Datuak
Motaerakunde politikoa eta kultura erakundea
Erabiltzen du
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1959
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Haydée Santamaría, erakundearen lehen zuzendaria.

Lehen buruak aldatu

Hauek izan dira erakundearen zuzendariak:

Erakundearen helburuak aldatu

Casa de las Américas erakundearen helburu nagusia Latinoamerika eta Karibeko herrien arteko kultura loturak garatzea eta indartzea da. Halaber, kultura hauek kuban zein Amerika osoan zabaltzea bilatzen du. Horretarako kultura ekoizpenak eta ikerketak bultzatzen ditu. Zabalkudearen ikuspuntutik mota askotako ekintzak antolatzen ditu: jaialdiak, lehiaketak, erakusketak, kontzertuak, batzarrak, e.a. Lan ildo horiekin batera argitalpen ugari plazaratzen ditu.[1]

Argitalpenak aldatu

Argitalpen desberdinak bultzatu eta bultzatzen ditu:

  • Casa de las Américas, 1960tik plazaratuta.[2]
  • Conjunto Latinoamerikako antzerkiari eskainitako argitalpena, 1964tik.
  • Boletín música, 1970etik 1990era eta 1995etik gaur egun arte.
  • Anales del Caribe, 1981etik. Aldizkari honek hizkuntza desberdinetako testuak biltzen ditu.

Casa de las Américas sariak aldatu

Casa de las Américas literatura saria urtero ematen da. Hasieran, 1960an, Concurso Literario Hispanoamericano zen. Ondoren, 1964an, Concurso Literario Latinoamericano izena hartu zuen. 1965an egungo izena eman zioten.

Kategoria desberdinetan ematen da, 1960tik:

Urteekin beste kategoriak sortu ziren:

  • 1970tik Lekukotasun
  • 1975tik Haur literatura
  • 1975tik Ingelesez idatzitako Karibeko literatura
  • 1979tik Frantsesez idatzitako Karibeko literatura
  • 1980tik Brasilgo literatura
  • 1994tik herri indigenen literatura

Hauekin batera badira ere beste sari batzuk:

  • El Gallo de la Habana saria 1966tik, antzeki aktibitateei eskainita
  • Musikologia saria 1979tik
  • Argazkigintzaren saria 1981tik
  • La Joven Estampa saria 1987tik, irartzeari eskainita

Ohorezko sariak aldatu

Gaur egungo literatura klasikoei eskainitako hiru sari ematen ditu:[3]

Hirurek, José Lezama Lima, José María Arguedas eta Ezequiel Martínez Estrada, lotura handia izan zuten erakunde honekin. Sari hauek garrantzi handia izan duten liburuei ematen zaie. 2002 urtetik urtero ematen dira.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Cantón Navarro, José; Duarte Hurtado, Martín. 42 años de revolución: cronología histórica. Habana: Ciencias Sociales argitaletxea, 2006. ISBN 959-06-0906-6.

Kanpo estekak aldatu