Fibula (arropa)
Fibula jantzia osatzen duten piezak elkar lotzeko edo eusteko erabiltzen zen metalezko kateorratza zen[1], izan ere, botoia, Erdi Aroa ondo sartu arte ez baitzen garatu. Ohikoenek egungo paparrekoen antzeko forma zuten, orratza, arku, disko, abere edo bestelako forma zuen pieza baten azpitik ezkutaturik zutela. Urrez, zilarrez edo beste metalez egiten ziren, baina batez ere brontzez.
Museoetan bilduta dauden feniziar, erromatar, zelta, etrusko eta greziar fibulen artean, forma eta apaindura aniztasun handia nabarmena da, antzinateko jendeak, euren jantzientzako, apaingarri honi ematen zion garrantzia frogatzen duena.
Arkeologian duen garrantzia
aldatuAniztasun hori hain zuzen, oso preziatua da arkeologian, fibulak garaiaren eta kulturaren arabera nabarmen aldatu zirelako, eta beraz, aztarnategi batean informazio esanguratsua ematen dute. Induskatzen den aztarnategi batean horietako bat agertzen denean, aztarnategia bera edo agertu den testuingurua kronologikoki eta kulturalki kokatzen laguntzen du. Funtzio hori betetzen dute bereziki modelo batzuk, garai zehatz eta kultura zehatz batetako bereizgarriak izan daitezkeelako; modelo horiek fosil gida direla esaten da.
Tipologiak
aldatuFibula hauen aldaera bat, "hispaniarra" edo "eraztuneko hispaniarra" esaten zaio, Iberiar Penintsulan bakarrik dagoelako eta iberiar artearena delako. Eraztun edo uztai baten gainean igotzen da metalezko arkua, honekin, pieza bakarra eratuz[2]. Zeltiberiarren artean, aldiz, ohikoa da zaldun bat irudikatzea eta zaldiaren hanken artean orratza ipini.
Akitania, Nafarroan, eta inguruko eskualdetan aurkitu izan dira nafar-akitaniar motako fibulak. Burdinez eginak zeuden, lehengai bitxia dena pieza hauetarako.[3]
Antzinate berantiarrean, fibula oso garrantzitsua izaten jarraitu zuen bizantziarren artean, eta euren imitatzaileen artean, bisigodoak besteak beste; horren adierazle dira garaiko mosaikoetan irudikatu ziren piezak, perlekin eta beirazko zintzilikarioekin apaindutakoak.
Egungo kultura herrikoian
aldatuIrudi galeria
aldatu-
Hallstatt kulturako fibulak. Brontze Aro amaiera edo Lehen Burdin Arokoa.
-
K.a. VI. mendeko fibula etruskoa.
-
Bigarren Burdin Aroko eraztuneko hispaniar fibula.
-
Nafar-akitaniar motakoa
-
Fibula merovingiarra. K.o. V-VIII. mendeak.
-
VI eta VIII. mende arteako lonbardiar fibulak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Cuadrado Díaz, Emeterio. 1957. "La fíbula anular hispánica y sus problemas". Zephyrus VIII: 5-76.
- ↑ Chordá, Marta; Serrano, María Luisa Cerdeño. (2004). «Fíbulas de tipo navarro-aquitano en el área celtibérica» Cuadernos de arqueología de la Universidad de Navarra (12): 161–176. ISSN 1133-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).