Goi Paleolitoa

Goi Paleolito» orritik birbideratua)

Goi Paleolitoa Paleolitoko hirugarren eta azken garaia da Europa, Afrika eta Asiarako. Hasiera eta bukaera datak duela 35.000 eta 10.000 urte inguru kokatzen dira, azken glaziazioaren garaian. Erdi Paleolitoa du atzean, lehenago denbora lerroan, eta Mesolitoa aurrean, geroago denboran.

Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura
Industria litikoaren erauzketa silex arroka batetik.

Goi Paleolitoaren ezaugarri nagusiak Europara gizaki modernoaren, homo sapiens delakoaren etorrera, lanabesak lantzeko teknika berrien agerpena (jaurtigailua, hezurrezko industria...) eta historiaurreko artearen leherketa (haitzuloetako marrazkiak garai honetan egin ziren) dira.

Gizaki modernoa Ekialde Hurbiletik etorri zen duela 35.000 urte inguru, behin-behineko klima beroketa aprobetxatuz. Neanderthalgo gizakiarekin batera bizi zen, harik eta duela 30.000 urte inguru neanderthalak desagertu ziren arte. Desagerpen horren zioak ez dira ezagutzen. Bi adarren arteko nahasketa garai honetan eman behar izan zen [1].

Giza eboluzioa EuropanAldatu

Europarren gorpuzkien ikerketa genetikoak bide berri bat zabaldu du kontinenteko historiaurrean. Ikerketa batek orain dela 45.000urtetatik 7.000 urte arte bitartean gertatu ziren eta hainbat gertakizunen berri eman du. David Reich Harvard Unibertsitateko genetistak dioenez, garai horretan klima aldakorra zegoen eta immigrazio eskalak azkar goratu ziren[2].

Ikerketatik atera zuten lehenengo ondorioa, bateraezintasun ebolutiboa zegoela da. Hau da, neandertalak eta gizaki modernoaren garaian agertu zen beste espeziea, oso azkar gutxitu zen, % 6tik % 2ra.

Garai honetan, Europak azkeneko izotz aroa jasaten zuen eta herri askok migratu beharra zuten. Datuen arabera, orain dela 33.000 urte talde berri bat agertu zen Gravettiar kultura, Aurignac kultura ordezkatu zuena.

Orain dela 19.000 urte Aurignac kulturaren ondorengoak agertu ziren, Kantabrian aurkitu diren giza arrastoen arabera. Hau azaltzeko ondorengo azalpen posiblea eman dute, herri honek babesleku beroetara migratu zuela, Ipar Europara hain zuzen ere, lurralde galduak berreskuratu nahian.

Azkenik, orain dela 14.000 urte Ekialde Hurbiletik etorritako beste herrialde bat kontinentean sartu eta nagusitu zen. Berri hau Villabrunan (Italia) aurkitu diren ehiztari baten aztarnetatik jakinarazi da. Talde honen aztarna genetikoak urte asko iraun zuen. Gene hauen arabera, gizakiak azal beltza eta begi urdinak zituen, orain dela 14.000 urte arte, Europar arbasoen iritsiera arte.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu