Acheulear
Acheular Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa da, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean hedatu zena.
Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
|
Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[1]
Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Acheul aldia. .
Aurrekoa Olduwaiar kultura |
Acheulear kultura K. a. 1,76 miloi – k. a. 100.000 |
Ondorengoa Mousteriar kultura |