Solutre aldia

Europako Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa

Solutre aldia hego-mendebaldeko Europan izandako Goi Paleolitoko kultura arkeologikoa izan zen[1][2]. Izena Solutré-Pouillyko Crôt du Charnier leizetik datorkio.

Solutre aldiko edapena

kronologia

aldatu

Antzinako Gravettiar kulturatik sortua, K.a. 22.000/18.000 eta K.a. 17.000/15.000 urteen artean iraun zuen. Bere industriak, kolpekatzearen bitartez, bi ahozko xaflak sortu zituen. Ipar Amerikako Clovis kulturak antzekotasun handia duenez, bion arteko harremanak aditzera eman dituzten adituak izan dira, eskimalak bitartekariak izanik.[3][4]

 
Ereinotz hostoa motako punta

Ezaugarriak

aldatu

Solutréko kulturan gizakiak harria lantzeko teknika berria asmatu zuen, presioaren teknika. Presioa eginez ezkata paraleloak egiten zituen harrizko punten bi aldeetan, eta forma berriak lortzen zituen horrela, xafla meheak lortuz, sarri "orri" edo "hosto" izendatzen direnak, hain zuzen. Horri esker tresna eta arma berriak egin ahal izan zituen, era askotako lantza puntak eta azkonak. Aldi berean, hezurrez egindako tresnak ere asko hobetu ziren: orratz zulodunak eta zerra ahoko arpoiak sortu ziren eta era askotako eztenak, burilak eta larrua leuntzeko tresnak egin ziren. Arteak ere aurreramendu handia izan zuen aldi hartan (haitzuloetako horma irudiak).

Solutréko kultura Frantzian eta Iberiar Penintsulan sortu eta hedatu zen, batez ere, baina Britainia Handian ere aurkitu dira haren aztarnak. Hala ere, Europako erdialdean (Szeletien kulturan) eta Afrikan aurkitu dira kultura horrekin antz handia duten aztarnak. Halaber, Madeleine aldian, Solutré kulturako tresnak eta arte moldeak aurkitu baitira, aditu askok uste du Madeleine aldia, arteari dagokionez batez ere, kultura horren jarraipena dela[5].

Aurrekoa
Gravettiar kultura
Europa erdialdeko kulturak
K.a. 22.000– K.a. 17.000
Ondorengoa
Magdaleniar kultura

Tresnen irudiak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
  2. M.H. Alimen & M.J. Steve, Prehistoria. Siglo XXI. 1970. ISBN 84-323-0118-3
  3. Stone Age Columbus - programme summary. BBC 2004ko martxoa.
  4. The North Atlantic ice-edge corridor: a possible Palaeolithic route to the New World. Bruce Bradley & Dennis Stanford. World Archaeology 2004 Vol. 36(4): 459 – 478.
  5. «Solutré aldi» Lur hiztegi entziklopedikoa (Eusko jaurlaritza) 2011-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.