Ireki menu nagusia

Robert Guéï (Kabakouma, Mendebaldeko Afrika Frantsesa, 1941eko martxoaren 16a - Abidjan, Boli Kosta, 2002ko irailaren 19a) Boli Kostako estatuburua izan zen.

Robert Guéï
Boli Kostako lehendakari

Bizitza
Jaiotza Man Itzuli1941eko martxoaren 16a
Herrialdea  Boli Kosta
Heriotza Cocody Itzuli2002ko irailaren 19a (61 urte)
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Ezkontidea(k) Rose Doudou Guéï
Hezkuntza
Heziketa Ecole Spéciale Militaire de Saint-Cyr Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Democratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally Itzuli

Herriko mendebaldean jaio zen eta yacouba tribukoa zen. Ouagadougoun eta Frantzian eskola militarretan ikasi zuen. 1990ean Félix Houphouët-Boignyk armadaren buru izendatu zuen.

Guéï Henri Konan Bédié presidente berriarengandik urrundu zen, eta Bédiék armadatik bota zuen 1997an. Bédié, berriz, estatu-kolpe batek bota zuen 1999an, eta Guéï estatuburua izendatu zuten. 2000an Laurent Gbagbok garaitu zuen presidentetzako hauteskundeetan.

2002ko irailaren 19an Guéï erail zuten Abidjango Cocody auzoan, bere emakumearen eta bere seme-alaben ondoan, gerra zibilaren lehen orduetan.