Amildegi (geologia)

Labar» orritik birbideratua)

Amildegia, halaber barga, erroitza, baxa (Zub.) edo botxua (Zub.), malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Amildegiak mendi, faila edo ibai ertzetan aurki daitezke. Batez ere itsasbazterrean uhinen jardunaren ondorioz sortu denari labarra esaten zaio. Taula formako kostaldeko labar batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.

Moherreko Amildegiak. Irlanda
Erraldoien Amildegiak, Tenerife, Espainia.
Amildegia Argentinako Puerto Madrynen.

Amildegiak, atmosferaren akzioak eragindako higadurari erresistenteak diren arrokez osatuta egoten dira, oro har arroka sedimentarioak, limonita, hareharria, dolomita edo kareharria, baina arroka igneoak ere aurki daitezke eraketa hauetan, basaltoa eta granitoa kasu.

Malkar bat, amildegi mota berezi bat da, faila tektoniko baten mugimenduagatik edo luizi baten ondorioz eratua. Amildegi gehienak, euren oinean, maldan amaitzen dira; gune idorretan edo amildegi handien azpian, ezponda, orohar, erauzitako arroka metaketa bat da, toki hezeagoetan, ezpondako arrokak, hezetasunak trinkotutako lur geruza batez estaliak geratzen diren bitartean, lurzoru bat eratuz.

Amildegi askok, urjauziak eta oinean zulatutako leizeak ere badituzte. Batzuetan, amildegiak, gailur baten amaieran amaitzen dira, harri egitura bereziak eratuz.

Munduko handientzat hartzen den amildegia, Torres del Trangoko ekialdeko aurpegia da, Pakistango Karakorum mendilerroan, 1.340 metroko altuerarekin, kostaldeko amildegirik handiena, 1.010 metrorekin, Hawaii uharteetako Kaulapapan dagoen bitartean.

Europako handiena Irlandan dago, Slieve League izena du eta 601 metroko altuerara iristen den itsaslabarra da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu