Os Resentidos
"Os Resentidos" musika talde galiziarra izan zen, Vigon eta 1984an sortutakoa, a movida viguesa delakoaren garaian, eta pop-rock estilokoa.
Anton Reixa izan zen taldeko abeslaria eta kide nagusia, Alberto Torrado, Javier Soto eta Xabier Devesa beste taldekideak izanda.
Galiziera erabili izan zuten euren ibilbide osoan, eta arrakasta lortu zuten Galiziatik kanpo batik bat "Galicia caníbal (fai un sol de carallo)" abestiarekin.
1994an taldea desegin zuten, eta abeslariak "Nación Reixa" proeiktuari ekin zion, Kaki Arkarazo euskaldunarekin batera.
Diskografia
aldatu- "Surfin' CCCP", Siniestro Totalekin batera egindako EP (Grabaciones Accidentales, 1984).
- "Vigo, capital Lisboa" (GASA/DRO, 1984).
- "Fai un sol de carallo" (GASA/DRO, 1986).
- "Música doméstica" (Grabaciones Accidentales, 1987).
- "Fracaso tropical" (Grabaciones Accidentales, 1988).
- "Jei" (Grabaciones Accidentales, 1990).
- "Delikatessen" (GASA, 1991).
- "Están aquí" (GASA, 1993).
- "Made In Galicia 1982-1994", bilduma (GASA, 1994).