Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urtetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.

Liburuaren Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun : liburu, copyright
Honen izena daramaliburu
Commemorates (en) Itzuliliburu eta copyright
Indarraldi1995eko azaroaren 15a - 
Egunapirilaren 23
Denbora-tarte1996 - 
FundatzaileaUNESCO
Argumentu nagusialiburu

Webguneen.unesco.org…
Hashtag#WorldBookDay

Liburuaren Munduko Hiriburua aldatu

2001ean Madril izendatu zen Liburuaren Munduko Hiriburu UNESCOren ekimenez. Horrez geroztik, apirilaren 23an munduko hainbat hiri aukeratzen dira urtean zehar liburuekin lotutako kultura-jarduerak egiteko.

Urtea Hiria Herrialdea Oharrak
2001 Madril   Espainia [1]
2002 Alexandria   Egipto [1]
2003 New Delhi   India [1]
2004 Anberes   Belgika [1]
2005 Montreal   Kanada [1]
2006 Turin   Italia [1]
2007 Bogota   Kolonbia [1]
2008 Amsterdam   Herbehereak [1]
2009 Beirut   Libano [1]
2010 Ljubljana   Eslovenia [1]
2011 Buenos Aires   Argentina [1]
2012 Erevan   Armenia [1]
2013 Bangkok   Thailandia [2]
2014 Port Harcourt   Nigeria [3]
2015 Incheon   Hego Korea [4]
2016 Wroclaw   Polonia [5]
2017 Konakry   Ginea [6]
2018 Atenas   Grezia [7]
2019 Xarja   Arabiar Emirerri Batuak [8]
2020 Kuala Lumpur   Malaysia [9]
2021 Tbilisi   Georgia [10]
2022 Guadalajara   Mexiko [11]
2023 Akkra   Ghana [12]
2024 Estrasburgo   Frantzia [13]

Errefentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu