Konakry
Konakry[1] (frantsesez: Conakry; susueraz: Kɔnakiri) Gineako hiriburua eta hiri nagusia da. 2007ko erroldaren arabera 1.857.153 biztanle zituen.
Konakry Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Region of Guinea | Konakryko eskualdea |
Izen ofiziala |
Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ |
Jatorrizko izena |
Conakry ߞߐߣߊߞߙߌ߫ |
Geografia | |
Koordenatuak | 9° 30′ 33″ N, 13° 42′ 44″ W / 9.5091666666667°N,13.712222222222°WKoordenatuak: 9° 30′ 33″ N, 13° 42′ 44″ W / 9.5091666666667°N,13.712222222222°W |
![]() | |
Azalera | 450 km² |
Mugakideak |
Kindiako eskualdea eta Dubréka Prefecture (en) ![]() |
Demografia | |
Biztanleria |
1.667.864 (2014)![]() |
Dentsitatea | 3.706,36 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Freetown |
Kokapena eta ezaugarriakAldatu
Ozeano Atlantikoaren kostaldean dago kokatuta, herrialdeko hego-mendebaldean, Tombo edo Tumbo izeneko uhartean, Kaloumeko penintsulan, Los uharteen parez-pare. Nazioarteko aireportua eta portua ditu. Burdinkia, bauxita, fruituak, kafea eta arraina esportatzen dira portutik. 1950az gero garatu da industria (ehungintza, janari industria, tabakogintza, zapatagintza, leherkariak). Eraikuntzen artean aipagarriak dira Legebiltzarreko egoitza (Herriaren Jauregia), frantses kolonialismoaren aurka borrokatu ziren martirien omenez eginiko estatua, meskita nagusia eta katedral katolikoa.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Konakry, 1961-1990) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 32.2 | 33.1 | 33.4 | 33.6 | 33.2 | 31.8 | 30.2 | 29.9 | 30.6 | 30.9 | 32.0 | 32.2 | 31.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.1 | 26.5 | 27.0 | 27.4 | 27.5 | 26.5 | 25.5 | 25.2 | 25.6 | 26.3 | 27.0 | 26.6 | 26.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 19.0 | 20.2 | 21.2 | 22.0 | 20.7 | 20.2 | 20.4 | 20.8 | 20.7 | 20.4 | 21.0 | 20.1 | 20.6 |
Euria (mm) | 1 | 1 | 3 | 22 | 137 | 396 | 1130 | 1104 | 617 | 295 | 70 | 8 | 3784 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 0 | 0 | 0 | 2 | 9 | 18 | 27 | 27 | 22 | 17 | 6 | 1 | 129 |
Eguzki orduak | 223.2 | 224.0 | 251.1 | 222.0 | 207.7 | 155.0 | 108.5 | 86.8 | 135.0 | 189.1 | 207.0 | 213.9 | 2223.3 |
Iturria: Hong Kong Observatory,[2] |
IruditegiaAldatu
1970ko azaroaren 22ari eskainitako monumentua.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Gineako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |