Lacorzanilla[1] Añanako Kuadrillan dagoen Berantevilla udalerriko herrietako bat da.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Herria N-124 errepidea eta A-3122 herri bideak bat egiten duten tokian dago, Ihuda eta Zadorra ibaien elkargunetik gertu. Lacorzanilla Berantevillako udalerriaren herrigunetik bi kilometro ingurura dago.

Ondarea

aldatu
  • San Antonio eliza: Hiru nabez osatuta dago, eta harlankaitz eta harlanduz eraiki zen XVII. mendean. Elizan Lacorzanillako Ama Birjina gurtzen da.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Irailaren 24tik hurbilen dagoen egunean erromeria antolatzen da. Irailaren 24ean Mesedeen eguna ospatzen da.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.