Ihuda[1] Arabako ibai bat da, Zadorraren ezkerraldeko adarretako bat. Gasteiz mendien hegoaldeko isurialdean jaiotzen da, Okina herritik gertu. Urarte eta Saseta herriak zeharkatu eta gero, Trebiñun sartzen da. Konderria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du.

Ihuda
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′53″N 2°53′15″W / 42.68139°N 2.88762°W / 42.68139; -2.88762
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
IturburuaGasteiz mendiak
Bokalea
()
Zadorra

Ikustekoa da Rodavieja izeneko ur-jauzia, Okina eta Saseta artean, 8-10 metroko garaiera duena. Tarte bertsuan, beste hainbat ur-jauzi daude.

Ozana herria zeharkatu ondoren, Ihuda ibaiak Zadorrara isurtzen ditu urak, Lacorzana herritik gertu.

XIX. menderaino, dokumentuetan Ibda, Iuda, Yuda eta era horretako aldaeretan baino ez zen aurkitzen; gero, ordea, euskara galtzearen eta gaztelania nagusitzearen ondorioz, Ayuda izena sortu zen, herri etimologiatzat.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.