Ludwig Heinrich Edler von Mises (Lemberg, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungariako Inperioa, 1881eko irailaren 29a - New York, 1973ko urriaren 10a) austriar-estatubatuar Austriar eskolako ekonomialari, historialari, logiko eta soziologoa izan zen. Praxeologiari, hauteskundeen eta giza ekintzen azterketa, buruz egindako lanagatik da ezaguna.

Ludwig von Mises

Bizitza
JaiotzaLviv1881eko irailaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaNew York1973ko urriaren 10a (92 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaArthur Edler von Mises
AmaAdele Edle von Mises
Ezkontidea(k)Margit von Mises (en) Itzuli
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAkademisches Gymnasium
Vienako Unibertsitatea
(1900 - 1906) Doktoretza : zuzenbide
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaEugen von Böhm-Bawerk (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Gottfried Haberler
Fritz Machlup
Oskar Morgenstern
Gerhard Tintner (en) Itzuli
Israel Kirzner (en) Itzuli
Friedrich Hayek
Murray Rothbard
Louis Michael Spadaro (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea  (1919 -  1934)
Graduate Institute of International Studies (en) Itzuli  (1934 -  1940)
New Yorkeko Unibertsitatea  (1945 -  1969)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaMont Pelerin Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Fatherland Front (en) Itzuli

Find a Grave: 25164836 Edit the value on Wikidata

XIX. mendean nobletutako familia judu batean jaio zen. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen eta Carl Mengerren eragina jaso zuen. Funtzionario aritu zen Austriako finantza administrazioan eta Vienako abokatu bulego batean. Lehen Mundu Gerran, Austria-Hungariako armadako artilleria ofiziala izan zen.

Engelbert Dollfuss kantzilerraren aholkulari ekonomikoa izan zen. 1934an Genevara joan zen eta Nazioarteko Ikasketen irakasle izan zen 1940ra arte. 1940an nazien aurrerapenetik ihes egin eta New Yorkera emigratu zuen. New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1945etik 1969ra.

Gerraosteko liberalismo klasikoaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Ekonomista ez-interbentzionista eta antiinperialista izan zen. Bere idazkiek mugimendu libertarioetan eragina izan dute. Bere ikasleen artean austriar asko izan ziren, horien artean Friedrich Hayek eta Oskar Morgenstern.

Richard von Mises matematikariaren anaia izan zen.

Kanpo estekak

aldatu