Yevgeny Zamyatin

Yevgeni Zamiatin» orritik birbideratua)

Yevgeny Ivanovitx Zamyatin (errusieraz: Евге́ний Ива́нович Замя́тин; Lebedian, Lipetsk, 1884ko otsailaren 1agreg./urtarrilaren 20ajul. - Paris, 1937ko martxoaren 10a) errusiar idazlea izan zen. Itsasontzietako ingeniaria zen bizibidez. Ipuin-liburu batekin egin zen ezagun: Uyezdnoye (1911, Probintzia giroko ipuinak). Ondoren eleberri labur bat idatzi zuen, Na kulichkakh (1914, Munduaren bukaeran). Zamyatinen idazkera inpresionista da eta eragin handia izan zuen 1920-1930 bitarteko urteetan Errusiako idazleengan eta, batez ere, «Serapionen Anaiak» literatura taldeko kideengan. Literatura eta politika bereiztearen alde ageri zen bere kritika lanetan. 1924an My (Gu) eleberria argitaratu zuen, Ingalaterran (Errusian inoiz ez zen argitaratu), eta Zamyatinen kontrako jarrerak ugaldu egin ziren Sobietar Batasunean; izan ere, gero Orwellek eta Huxleyk ibiliko zuten bidetik, gizarte komunistaren deshumanizazioaren eta indibidualismoaren satira egin zuen liburu hartan; horregatik, 1932an, eta Gorkiren arartekotzari esker, Errusiatik Parisa joan zen erbesteraturik. Zamyatinenak dira halaber: Ostrovityane (1917, Uhartekoak), eta Ipuin lizunak (1927) ipuin-bildumak, eta Ya boyus (1921, Beldur naiz), saiakera.

Yevgeny Zamyatin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕвге́ний Ива́нович Замя́тин
JaiotzaLebedyan1884ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaParisko 16. barrutia1937ko martxoaren 10a (53 urte)
Hobiratze lekuaCimetière parisien de Thiais (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Institutu Politeknikoa 1908)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakzientzia-fikzio idazlea, ingeniaria, satira-idazlea, libretista, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, prosalaria eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoazientzia-fikzioa
satira politikoa
dystopian fiction (en) Itzuli
Fikzio espekulatiboa
eleberri historikoa
antzerkia
libretoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBoltxebike

IMDB: nm0759866 Musicbrainz: c463ad75-d8ff-47d9-af3e-f95e4fff8f13 Find a Grave: 10452835 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yevgeny Zamyatin