Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen museo bat da. Hain zuzen ere, Katedral Berriaren deanbulatorioaren gunean kokatzen da. Museora honetara Katedral Berriaren gurutzadurako hegoaldeko sarbidetik sartzen da, hots, Cadena eta Eleta Artzapezpikua kalera eta Florida parkera begira dagoen aldetik.
Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1999 |
Historia
aldatuBildumaren jatorria 1923an datza, Elizbarrutiko Museoa Gasteizko kontzilio-apaiztegian, Santa Maria katedral zaharraren alboan. 1930ean elizbarrutiko apaiztegi berri bat eraikita, lanak teologiako pabiloietako batera lekualdatu zituzten. 1942an, apezpikutzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena sinatu zen, eta bilduma Araba Etxera eraman zuten, gero Arabako Arte Ederren Museoa izango zen eraikinera. 1978an, Arte Sakratuaren sail bat sortu zen bilduma horren barnean.
Azkenean, 1997an Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Elizbarrutiak, Arabako lurralde historiko eta elizbarrutiko ondare historiko-artistikoa babesteko asmoarekin, Elizbarrutiko Museoa sortzea erabakitzen dute eta Maria Sorten Garbiaren Katedraleko girolan modu iraunkorrean kokatzea. Espazio hau bi nabe zentrokidez osaturiko espazio erdizirkularra da eta zazpi kaperetan banatua, non lan eskultoriko bikainak eta Paris eta Madrileko Maumejean etxeko beirateak ikus daitezken. Proiektu arkitektonikoak, absidea gurutzaduraren besoekin lotzen dituen espazio presbiterialak barne, hamaika areto biltzen ditu guztira, honek, gainera, eraikinaz gozatzea ahalbideratzen duelarik, izan ere, aretoak espazio ireki moduan gauzatuak daude. Museoa 1999ko apirilaren 30ean ireki zen.
Bildumak
aldatuMuseoaren funtsa osatzen duten artelanen gehiengoa Arabako Foru Aldundiarenak, Arabako Elizbarrutiarenak eta Arabako parrokia ezberdinenak dira, hauek gordailu gisa utzi dituztelarik erakusketa iraunkorrean. Hauetako asko 1923tik egon dira erakusgai Elizbarrutiaren museoan, hasieran apaiztegian eta 1942tik aurrera Probintziako Arten Ederre Museoan, Arte Sakratuari eskainitako sail bereizia izanik 1978tik aurrera. Erakusketaren erakustegian irizpide historiko-estilistikoak hartzen dira kontuan, estilo artistikoak eta garai historikoak kontuan hartuz (Erromanikoa, Gotikoa, Pizkundea, Barrokoa); baita lanak egiterakoan erabilitako teknika eta materialak kontuan hartzen dituzten irizpide didaktikoak ere. Funtsak sei sailetan eta hamaika aretotan banatzen dira, hauei aldizkako erakusketak egiteko sarrerako areto bat gehitu behar zaielarik.
Harriaren saila (1 eta 2. aretoak)
aldatuAurrerromaniko eta Erromaniko garaiekin bat dator, V eta XIV. mendeei dagozkien piezekin. Objektu guztiek beren harrizko lanketan ezaugarri amankomunak dituzten. Areto honetan daude Arabako kristautasunaren adierazpen antzinakoenetako batzuk, baita hileta munduan (hilarri, hilobi), liturgia altzariak (aldareak) eta lanketa eskultorikoa duten elementu arkitektonikoak. Maketa eta argazki batzuen bidez eremutartasun eta tenplu erromaniko berezienen fenomenora gerturatzen du bisitaria. Lehen aretoan (hegoaldeko apaiztegia) hainbat hileta-hilarri, hilobi, Obekuri eta Kripaneko aldareak, etab. ikus daitezke. Bigarren aretoan (Bihotz Sainduaren Kaperan) arkitektura erromanikoko hainbat material adierazgarri ikus daitezke, hala nola, hagaburuak, kapitelak, mentsulak, leihate, portada eta erliebeak.
Enborraren saila (3 eta 4. aretoak)
aldatuGarai ezberdinetan egur enborretatik landutako irudiak daude sail hauetan, Erromanikotik hasi eta Barrokora arte. Hirugarren aretoan (Arabako kapera) umearekin jesarritako Ama Birijinaren irudiak dira nagusi, Andra Mari moduan ere ezagutuak. Hauek dira gotiko garaiko probintziako irudi esanguratsuenak Zurbanoko Kristo gurutziltzatuarekin batera, Zurbanoko San Esteban parrokiakoa, baita ere Egiletako kalbarioa – Kristo, Ama Birjina eta San Juan- Egiletako San Roman parrokiakoa jatorriz. Azken biak XIV. mendekoak.
Laugarren aretoan (Bizkaiko kapera) taula gaineko margoaren irudikapen zabal bat dago, Torturako Erretaula da azpimarragarria, XV. mende amaierako edo XVI. mende hasierako tenpera bat, Torturako San Andresko parrokiakoa eta Jokanoren Taula, eskultura gotikoen artean esanguratsua eta Erentxungo kalbarioa, margoturik gabeko bulto multzo gotiko flamenko bat, azken hau ere Erentxungo San Andres elizakoa izanik. XIII, XIV eta XV. mendeko lanak dira.
Liturgia saila (5. aretoa)
aldatuErdiko kaperan kokaturiko Arrosarioaren Ama Birjinaren kapera, ezkutu eta gangaren apaindurengatik aberatsena, areto honek gurtza leku bat berregiten du bertako ezaugarri esanguratsuenekin. Galarretatik ekarritako XVI. Mendeko burdin hesiak eremua bi zatitan mugatzen du: sarrerakoan XVI. Mendeko irudi bat kokatzen da; burdin hesiaren atzean tenplete itxura duen marmolezko aldare neogotiko bat dago, aurretik katedralean gordea. Aldarearen gainean eukaristiaren ospakizunen gehien erabiltzen diren gauzaki liturgikoak daudelarik: mahai-oihala eta aurrealdekoak, ekisaindu, kaliza, kopoia, sakroa, portapaza, erlikia-ontzia, argimutila, kantu-liburua, liturgia apaingarriak, kandela-mutila...Aldarearen bi aldeetan apaiz-apaingarri eta jantziak erakusten dira. Erakusketak duen izaera didaktikoagatik, aukeraketak ez du erantzuten irizpide kronologiko edo estilistiko bati, baizik eta kultu katoliko baten ahalik eta adierazgarriena izaten saiatzen dela.
Taulen saila (6 eta 7. aretoak)
aldatuErdi Aroko eta Berpizkundeko lanak biltzen ditu. Segarren aretoak (Gipuzkoa kapera) flandriar lanari eskaini zaio, bai margoari dagokionez, baita eskulturari ere. Nabarmentzekoak dira: Pasioaren triptikoa, Santa Godeliva kondairaren maisua diturikoak egina olioan XV. Mendeko azken laurdenean, Añanako Villaconesko Andra Maria elizan kokatua egon zen; Ama Birjian haurra, Santa Katalina eta Santa Barbararekin triptikoa, Fráncforteko Maisuaren olioa, 1510 eta 1520 bitartean egina, Urduñako Antiguako amaren santutegian egon zen; Aguraingo Martineztarren hileta-multzoa, Eraistea lanaz osatua, flandriar taula gaineko olio anonimoa, Brujasko eskolakoa eta 1525 aldera Hugo Van der Goesek kopiatua, horri erliebean urreztatu eta polikromatutako eskultura gehitu behar zaizkio,Gasteizko San Pedro parrokian dutelarik jatorria; Ambrosius Bensonen Gurutziltzaketa; Pieter Coeckek eginiko Epifaniaren Triptikoa; Gasteizko San Bizente elizako XVI. mende hasierako Santa Ursula eta bere bost lagunen bost busto erlikia-ontziak; eta Ama Birjin Maliarren sorta.
Zazpigarren aretoan (Nafarroako kapera) bertako lanei eskainia dago. Bertan ondorengoak daude:
Añesko taulak; San Miguel eta Apostoluen agerpena, Labrazako San Miguel elizako antzinako erretaula nagusitik eta egile ezezaguna duten XVI. mendeko lehen laurdeneko lau olioen multzoa; Izen Gozoko Erretaula; Bariko San Nikolasko erretaula, hiru gorputz, bi kale eta Ortega de Cordoba eta Diego Guilleme burgostarrak zizelkaturiko atikoa platereskoa. 1539an Diego de Torres Zaharraren tailerrean polikromatua izan zen Fontetxako San Nikolas parrokiak gordailuan utzia; San Blaseko erretaula, bi gorputzekomazoneria, hiru kale, atiko eta soingainekoa, 1530ean egina, nahiz eta oraindik trazu gotikoa izan, santuaren polikromatua eta taula oihal gaineko olioa, Otobarreneko San Bizente elizatik ekarria; eta Joanes Antxetak 1578an estilo erromanistan eginiko bi erliebe, Zigortzea eta Arantzadun Koroa, Gasteizko San Migel elizakoa.
Oihalen saila (8 eta 9. aretoak)
aldatuSail hau XVII eta XVIII. mendeetako astoan gaineko oihal margoari eskainia dago. Kronologikoki manierista erara margoturiko XVI. mendeko lan batekin hasten da Toledoko Grekok margoturiko San Francisco belauniko meditatzen, 1586 eta 1592 bitartean egina.8. aretoan (Mraiaren Bihotz Sainduaren kaperan), aipaturiko Grekoaren oihalarekin batera, italiar kutsuko lanak daude, hala nola, José de Riberaren Kristo Gurutziltzatua, San Pedro eta San Pablo, desagertua dagoen Gasteizko Santo Domingo elizatik ekarriak, Luca Giordanoren San Juan Batailatzailearen predikazioa, Argomanizko San Andresko parrokiak deposituan utziak eta San Sebastianen martirioa Caravaggioren Eskolako margolari batena. Duela gutxi zaharberritua izan da Gaspar de Crayerrek 1640 aldera margotu zuen Kristoren erostea olio. Lan hau aldi baterako gordailua da, izan ere, bere jatorrizko lekura itzuliko da, Andra Mariko Katedral zaharrera(Gasteiz) bertako zaharberritze lanak amaitutakoan.
9. aretoan (iparraldeko apaiztegia) Sortze Garbiaren gaia oso ongi irudikatu dago Alonso Canoren lanetan, Berantevilla Jasokundea , Juan Carreño de Miranda, Cornelis Schut eta beste batzuen margoa izanik. Aipagarriak dira ere, Juan de Valés Lealen San Pabloren burua, Nicolas de la Cuadrari egotzitako Paduako San Antonio eta avaroren bihotza eta Muguel Jacinto Meléndezi egotzitako bi lan, San Andresen martirioa eta Deikundea.
Zilarraren saila (10 eta 11. Aretoak)
aldatuUrregintzazko bilduma zabal bat du (gurutzeak prozesionalak, ekisaindu, kupoi, kalizak, pixideak, portabiatikoak, nabetak, krisma-ontziak, ur-ardo ontziak, erliki-ontziak, etab.) eta garapen artistikoaren araberako irizpide kronologikoarekin daude sailkatuak, XIII. Mendeko erromaniko trantsizio garaitik hasi eta XX. mende hasierako neomugimenduetara arte.
10. aretoa, iparraldeko apaiztegiak okupatua (9. aretoarekin batera elkarbanatzen duena) Erromaniko-Gotiko garaitik XVIII. mendeko Rokoko garai arteko zilargintza ikus daiteke. 11. Aretoak zilargintza moderno, neoklasiko, modernista, neogotikoa eta neorromanikoa biltzen ditu, baita marfil eta zilargintza hispanoamerikarra. Santa Eulaliaren Erretaula, hiru gorputz, hiru kale eta kale-arte eta teilatupe trilobulatuko berpizkundeko lana da. Markizko Santa Eulalia elizatik dator erretaula eta espazio arazoak medio kokatu zen hemen, museoko azken aretoa osatuz.
Informazioa gehigarria
aldatuGasteizko elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa jendartera gerturatzen saiatzen da banakoari zein taldeari doan eta pertsona espezializatuaren eskutik eskaintza ezberdinak eginez.
- Heldu zein ikasleei bisita gidatu eta ibilbide bereziak eginez (Erdi Aroko Artea, Garai Modernoko Artea, Artearen bidezko sinesmen erlijiosoak, Museoko eskultura, Museoko pintura, Gure ondarea eta museoa).
- Ikasle zein helduentzat bisita- tailerra (Zilar tailerra, Erretaula tailerra).
- Bisita gidatuak adinekoentzat (Lekua, Harria, Enborra, Taula, Oihala, Zilarra).
- Bisita iruzkinduak partikularrentzat.
- Museoko sarrera.
Bestetik publikoak eta ikertzailek izan ditzaketen galderen aurrean erantzuteko asmoarekin hauen kontsulta bereiziak ere erantzuten dira. Gehiengoak museoan dauden pizekin zerikusia dutenak dira, baina badaude ere Arabako ondare erlijiosoarekin zerikusia dutenak. Erantzun zehatza behar dute, beraz, ikerketa txiki bat egin eta ondoren informazioa eskatu duen pertsonari emango zaion dokumentazioa prestatzen da. Horretaz gain, Aldi baterako erakusketak antolatzen dira horretarako prestatutako leku batean. Elizbarrutiko etengabeko ondare erlijiosoaren ikerketak batzuetan ezkutuan zeuden ditu edo gutxi balioetsiak zeuden balio historiko eta artistiko handiko lanak azaleratzen ditu. Lan hauetariko asko kultuan daude edo irisgarritasun gutxiko guneetan. 2002tik Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoak aldi batez lan ezezagun hauek erakusteko aukera ematen duen leku bat dauka, bisitari espezializatuen zein bisitari arrunten arreta deituz. Erakusketa hauek argitalpen txiki batez lagundurik doaz (triptiko edo liburuxka), non berreskuratu diren lanen inguruko ikerketa ezezagunak zabaltzen diren.
Bisita ordutegia asteartetik ostiralera 10etatik 14etara eta 16etatik 18:30etara da. Larunbatetan 10etatik 14etara. Igande eta jai egunetan 11etatik 14etara. Astelehenetan itxita egoten da. Telefono zenbakia 945 15 06 31. 12 urtetik gorakoentzat sarrerak 3 € balio ditu. Hilabete bakoitzeko lehen larunbatean doakoa da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo-estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |