Erliebe (eskultura)
Erliebe eskulturaren metodo bat da, bestea mukulu biribila izanda. Planoaren araberako bolumena da, eta sakonera konprimitua du. Hiru dimentsioko baliabideen bidez bereizten ditu eremuak. Hala ere, sakonera birsortzen du, adierazpide bidimentsionalek egiten duten bezala (perspektiba konikoa erabiliz, adibidez).[1]
Hiru dimentsiokoa izanik, edozein ikuspuntutik ikus daiteke, baina bere sakonera konprimitua dagoenez eta bi dimentsioko perspektiba erabiltzen denez, bere ikusmenak erabateko zentzua du soilik aurrealdetik ikusita.
-
Hiru dimentsioko modelu baten ikuspegi diedrikoak eta bere bi dimentsioko irudikapena.
-
Eredu beraren erlibea ikuspuntu diedrikoetatik ikusita.
Erliebe motak
aldatuHonela sailkatzen dira erliebean tailaturiko forma, irudi eta konposaketak, inguruko azaleratik irteten diren neurriaren arabera:
- Behe-erliebea: Atzealdetik ia irteten ez badira. Hirugarren dimentsioa asko konprimatu egiten da bolumena ahalik eta meheena izan behar duelako, numismatikan gertatzen den moduan.
- Erdi-erliebea: Euren bolumenaren erdia irteten bada.
- Goi-erliebea: Euren bolumenaren erdia baino gehiago irteten bada, baina mukulu biribilekoak izatera heldu gabe.
- Hondeatutako-erliebea: Oinarrizko planoa ez da atzealdea, aurreko planoa baizik, bolumen osoa hortik atzera doa. Horrela izanda, behe-erliebe, erdi-erliebe edo goi-erliebea izan daiteke.
-
behe-erliebea
-
erdi-erliebea
-
goi-erliebea
-
Hondatutako-erliebea
Hondatutako-erliebea
aldatuBeste erliebe mota bat erliebe hondoratua edo sartua da. Erliebe sartuan, irudiak edo idazkiak egiten dira, marrazkiaren ertzak nabarmenduz eta irudiak tailatuz lortzen dena. Marrazkiaren ertzetan horma kentzen da, "hondoa", lehen plano marrazkien maila berdinean delarik, honela, hiru dimentsiotako efektu bat lortzen da. Behe erliebea egitea baina merkeagoa da, lan denbora gutxiago behar baita.
Teknika hau, Antzinako Egipton sortu zuten, eta bertan oso erabilia izan zen, non, tenpluen hormak eta pilonoak eraiki ondoren, artista aditu batek, profil kanona eta proportzio sakratuak ondo ezagutzen zituenak, lehenik irudien perimetroa eta ezaugarri nagusiak marrazten zituen, baita eszena deskribatzen zuten hieroglifoak ere. Behin inguru osoa beheratu ondoren, eta irudien barnealdea tailaturik, guztia kolore biziz margotzen zen.
Erliebe bat modelatzeko materialarekin eraikitzeko pausoak
aldatu- Irudikatu beharreko eredua hautatutako ikuspuntutik eta enkoadraketarekin marraztu.
- Buztinezko xafla bat prestatuko dugu eszenaren atzealderako (erreala edo irudimenezkoa), irudikapen-planoarekiko paraleloa. Plaka honen gainean marrazkia jarri.
- Oinarriaren plano horizontala irudikatzeko, plano inklinatu bat eraikiko dugu, eta hortik abiatuta erliebe osoa sortuko dugu. Plano horri ematen diogun inklinazioak zehaztuko du erliebearen sakonera.
- Erretikulu baten edo beste edozein sistemaren bidez, objektuen oinarriak gure plano horizontalera (orain inklinatua) eramaten ditugu. Kontuan izan behar dugu, perspektibaren eraginez, baseen paraleloak ihes-puntuetarantz elkartuta agertuko direla.
- Marraztutako oinarrietatik abiatuta, konposizioko objektuak altxatuko ditugu, bertikalak atzekaldearekiko paraleloak izan daitezen.
- Objektuen goiko plano horizontala ere plano inklinatua izango da, baina haren inklinazioa ihes-punturantz eta oinarriaren planorakin konbergentea izango da. Aurretik egin dugun marrazkiak, ertz bertikalei lotuta, plano horien erpinen eta, beraz, haien inklinazioaren pauta emango digu.
Erliebeen erabilerak
aldatuKasu hauetan garrantzia du hirugarren dimentsio murriztutako eskultura erabiltzeak:
- Plano bat (plano bertikala normalean) ilustratzeko edo sentsibilizatzeko. Hori dela eta, arkitekturan eta altzarietan erliebeen erabilera oso hedatua dago.
- Forma lau baten ukimenezko ezagutzaren beharragatik (txanponekin bezala).
- Irudi bateko eremuen bereizketa material bakarrez egina dagoenean eta horri bi dimentsioko beste bereizketa-baliabide batzuk aplikatu ezin dizkiogunean, hala nola kolorea, lerroak...
- Sakonera murrizteko objektuak. Luxuzko liburu azaletan, ate monumentaletan, kalizetan, diptiko edo triptikoetan erliebea erabili ahal da baldin eta behe erliebea bada.
- Sakongrabatu tekniketan erliebe negatibo tailatzen da, gero kopietan positiboa eskuratzeko.
-
Goi-erliebea:Mizerinoren hirukoa.
-
Kopa Warren. K.o. 50. zilarra
-
Resurrezione. Andrea della Robbia. 1550. San Bernardino. L'Aquila.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Triadó, Joan-Ramon. (2016). Artearen historia. (1. ed. argitaraldia) Vicens Vives ISBN 978-84-682-3852-4. PMC 1122981474. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).