Tenpera pintura
Tenpera pintura azkar lehortzen den margolaritza teknika iraunkorra da. Uretan disolbatzen den aglutinatzaile baten bidez lortzen da, gehienetan arrautzen gorringoa.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bd/Duccio_The-Madonna-and-Child-128.jpg/200px-Duccio_The-Madonna-and-Child-128.jpg)
Tenperaren bidez egindako pinturek luze irauten dute, eta badaude K. o. I. mendeko adibideak. Metodo hau margotzeko teknikarik erabiliena izan zen 1500 ingurura arte, olio-pintura zabaldu arte, alegia.