Otobarren
Otobarren (ofizialki Hueto Abajo / Oto Barren) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 527 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arrato mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otogoien herriaren albo-alboan.
Otobarren | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′07″N 2°48′05″W / 42.8853°N 2.8014°W |
Garaiera | 527 m |
Historia
aldatuOtobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren. Udalerriaren burua Otobarrenen zegoen.
Ekonomia
aldatuOtogoienen ez bezala, Otobarrenen oraindik ere bada nekazaritzatik bizi den jendea. Lehen sektoreko langai nagusiak zerealak, erremolatxa, babarruna, haragitarako abereak eta ardiak dira.
Demografia
aldatuOtobarrengo biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
aldatuOtobarrengo San Bizente elizako San Blas kaperan XVI. mendeko margo interesgarriak daude.
-
San Bizente eliza
-
San Bizente elizako abside erromanikoa
-
San bizente elizako ataria
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |