Erentxun
Erentxun Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gaunako udalerrikoa. Gauna udalerrikoa izan zen 1966ko fusioa gertatu arte.
Erentxun | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Andres eliza. Erdialdean, XIII. mendean eraikitako ataria ageri da, hiru arku zorrotzak estalita dituela. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Iruraiz-Gauna |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′55″N 2°31′19″W / 42.8154141°N 2.52186707°W |
Demografia | |
Biztanleria | 88 (2022) |
Demografia
aldatuErentxungo biztanleria |
---|
Hizkuntza
aldatuHerriko euskara XVIII. mendearen inguruan galdu zenetik, gaztelania da Erentxungo hizkuntza nagusia.[1] XX. mendearen bukaeraz geroztik, Araba osoan bezala, euskara indarberritzen ari da.
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Andres eliza: Erentxungo elizan hiru arku zorrotzeko eliz atari erromaniko ederra dago, eliza egin zen garai berekoa, hau da, XIII. mendekoa.[2][3] Elizan zegoen kalbarioko eskulturak, flandestar gotiko estilokoak, Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan daude; XV. mendearen ingurukoak dira, zurezkoak.[4] Korua 1556-1558koa da, eskartzano arkuduna, arkuarteetan oso ederrak diren groteskoak eta biribilak dituela.[5] Bi aitorlekuak, zurezkoak, XVIII. mendekoak dira, bai eta erretaula nagusia ere.[4]
Argazki galeria
aldatu-
Flandestar gotiko estiloko kalbarioa, XV. mendekoa. Erentxungo elizakoa da, baina Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan dago gordeta, Gasteizen.
-
San Andres elizako korua 1556-1558an egina da.
-
San Andres elizako erretaula nagusia, XVIII. mendekoa.
-
Erentxungo pilotalekua.
-
San Andres elizaren XIII. mendeko ataria
-
Tren geltoki zaharra
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Erenchun: Lengua», Auñamendi Entziklopedia.
- ↑ «San Andres eliza»[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunea.
- ↑ [Alberto GARATE GOÑI: «Erenchun: Arte: Parroquia de San Andrés», Auñamendi Entziklopedia.
- ↑ a b «Erentxun: apartado histórico-artístico», Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunea.
- ↑ Juan PLAZAOLA ARTOLA (itzultzailea: Karmele URDANPILLETA URDANPILLETA): Euskal Artearen Historia II: Gotikotik Errenazimentura, Ostoa, 2002. ISBN 84-88960-82-4. Ikus 115. orrialdea.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Erentxun, Iruraitz-Gaunako Udalaren webgunean.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |