Hugo van der Goes (Gante, 1440 aldean - Auderghem, Brusela inguruan, 1482) flandestar margolaria eta miniatura egilea izan zen. Tommaso Portinarik eskatu zion Jaiotzaren triptikoa obrak eragin handia izan zuen Florentziako margolariengan. Beste Artzainen adorazio bat eta Andre Mariaren heriotza egin zituen; jarreren eta izaeren adierazpen sakona egin zuen lan haietan.

Hugo van der Goes

Bizitza
JaiotzaGante, 1440 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaBurgundian Netherlands
Lehen hizkuntzaFlandriera
HeriotzaRed Cloister (en) Itzuli, 1482 (egutegi gregorianoa) (41/42 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakFlandriera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, artista, gai historikoen margolaria eta miniaturist (en) Itzuli
Lantokia(k)Gante
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: e44ddc0b-932a-433a-9164-c25a6940e975 Discogs: 2249326 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Hugo van der Goes Ganten jaio zen ziur aski. Ez da ezagutzen prestakuntza eta heziketa lanak zein lantegitan egin zituen. Joos van Wassenhoverekin batera hainbat lan egin zuen, eta, besteak beste, zeremonia berezietarako hiriak apaintzen aritu ziren elkarrekin: Ganteko jai liturgikoetan (1468-1469; 1472-1473), Brujasen Karlos Izukaitzaren eta Margarita Yorkekoaren ezkontzan, eta beste hainbatetan.

 
Portinari triptikoa, 1476-1478, Uffizi Galeria, Florentzia

1467an pintoreen elkarteko maisu hartu zuten, eta elkarteko dekano hautatu zuten behin baino gehiagotan. Handik urtebetera, lantegia utzi eta San Agustinen erregelapeko kalonjeen Rode Klooster komentuko anai bihurtu zen (Bruselatik hurbil). Komentuan bizi izan zen bitartean, nerbioetako gorabeherak izan bazituen ere, bere lanbidearekin jarraitzeko aukera izan zuen; zenbait daturen arabera, Austriako enperadore izango zena ere bisitan joan omen zitzaion komentura. Bere garaiko pintore ospetsuenetako bat izan zen, eta hala iraun zuen XVI. mendea arte; gero haren ospea lausotu egin zen XIX. mendea arte, eta XX. mendean, berriz, XV. mendeko bigarren erdialdeko flandriar pintore nagusitzat hartua izan zen.

 
Andre Mariaren heriotza, 1475, Groeningemuseum, Brujas

Van der Goesen lan nagusia Jaiotzaren triptikoa da (Uffizi Galeria, Florentzia), Tommaso Portinari florentziarraren enkarguz egin zuena. Mende horretan margotu zen lan nagusietako bat izan zen. Van der Goesen handitasuna erakusten duten beste lan batzuk dira Adan eta Eva (Kunsthistorisches Museum, Viena), Artzaien adorazioa (Gemäldegalerie, Berlin) eta Andre Mariaren heriotza (Groeningemuseum, Brujas).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu