Angela Davis

Angela Yvonne Davis (Birmingham, Alabama, AEB, 1944ko urtarrilaren 26a) politikari marxista eta Filosofiako irakaslea da. Beltzen eta emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu, pentsamendu eta diskurtso marxista ardatz hartuta .Kaliforniako Santa Kruz Unibertsitateko Kontzientzia Historia saileko irakaslea da.

Angela Davis
Angela Davis pic.jpg
Bizitza
Jaiotza Birmingham1944ko urtarrilaren 26a (77 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Brandeis University (en) Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Herbert Marcuse
Doktorego ikaslea(k) Kamari Maxine Clarke (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, giza eskubideen aldeko ekintzailea, irakaslea, filosofoa, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta feminista
Enplegatzailea(k) University of California, Santa Cruz (en) Itzuli
Lan nabarmenak Women, Race and Class (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Phi Beta Kappa Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Diskoetxea Alternative Tentacles
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista

IMDB: nm0204171 Allocine: 164496 Allmovie: p362880
Facebook: AngelaDavis26 Musicbrainz: f7f214e2-7783-40d0-a253-9e4141669722 Songkick: 430641 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Angela Davis Birmingham, Alabaman, jaio zen 1944ko urtarrilaren 26an. Garai horretan Jim Crow legeak indarrean zeuden eta Estatu Batuetako hegoaldean arraza-segregazio legeak inposatzeen ziren. Aita Ipar Carolinako afroamerikarren Raleigh unibertsitatean ikasketak egin zituen. Ama Alabamako Unibertsitatean graduatu zen eta lehen hezkuntzako maistra izan zen. Umetatik ezagutu zuen beltzen kontrako indarkeria: Dynamite Hill esaten zioten bere auzoari, Ku Klux Klanek beltzen aurka egiten zituen erasoengatik. Gurasoak National Association for the Advancement of Colored People (NAACP)[1] delako erakundeko ekintzaileak ziren organizazioa guztiz debekatu zuten arte. Angela Davisek Lehen Hezkuntzako ikasketak eskola segregatu batean egin zituen. 14 urtekin ikasketa beka bat eskuratu zuen, American Friends Service Committeek elkartearen eskutik, eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiteko New Yorkera joan zen. Ikasketetan Theodor Adorno eta Herbert Marcuse pentsalarien ikasle izan zen, esaterako.[2]

Pantera Beltzen mugimenduan zebilela, Kaliforniako Unibertsitatetik bota zuten, Filosofiako irakasle zela, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistan sartuta zegoelako. 1972an Soledad Stateko kartzelan izandako hilketa batzuekin erlazionatu zuten, nahiz eta bera ez izan erruduna. Izan ere, erabilitako arma batzuk Angelaren izenean zeuden.[2]

Mundu osoan egin zen ezagun kasua, eta azkenean ez zuten kondenatu. 1973an absolbitu zuten.[2]

Oso gaztea zenean, frantsesa ikasten ari zela, Europara bidaiatzeko aukera izan zuen. Frantzian eta Alemanian barrena ibiltzeaz gain, sei astez izan zen Miarritzen, 1963an. Bertan zegoela, bere jaioterriko eliza batean lau neska beltz hil zituzten leherketa batean.[2]

2016ko otsailean Hego Euskal Herrira etorri zen Gite-Ipes eta Ipar Hegoa Fundazioeak gonbidatua. Bisita horretan Negu Gorriak taldeko kidea zen Fermin Muguruzaren eskutik omenaldia egin zioten "Angela Davis gure laguna da!" lelopean.[3]

1970ko hamarkadaren hasieran, kantuak eskaini zizkioten Pablo Milanések (Canción para Angela Davis), The Rolling Stonesek (Sweet Black Angel) eta John Lennon eta Yoko Onok (Angela).[2]

1981ean Women, Race and Class liburua idatzi zuen, eta bere pentsamendu eta jardunbidearen berri emateko.[2]

LanakAldatu

EuskarazAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «NAACP | Home» NAACP Noiz kontsultatua: 2018-11-16.
  2. a b c d e f Erostarbe, Gorka. (2015-01-08). «Gure laguna da?» Berria.
  3. Topatu. «topatu.eus | Sentitu, pentsatu, egin... eta adierazi!» topatu.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-16.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angela Davis