Los Chikos del Maíz
Los Chikos del Maíz rap politikoa jorratzen duen musika talde valentziarra da, MCs Nega, Toni El Sucio eta Bokah DJak osatutakoa.[1] Abestien letretan hainbat gai ezberdin darabiltzate: egoera politiko-soziala, terrorismoa, monarkia, lan baldintzak, estatuko hip-hopa eta abar.
Los Chikos del Maíz | |
---|---|
Datuak | |
Ezizenak | La Mazorka |
Jatorria | Valentzia |
Musika mota | political hip hop (en) |
Nega (en) Loren D (en) (2005 - 2005) Toni Mejías | |
Informazio gehigarria | |
loschikosdelmaiz.com | |
Estilo garratz eta zuzena izateagatik nabarmendu dira; literatura, zinea, politika edota kulturaren munduari erreferentzia eginez. Taldeko kideak marxista zientifikotzat eta antifaxistatzat aurkezten dute haien burua beren abestietan edota eskainitako elkarrizketetan. Sarkasmoz beteriko beren letrek mugimendu komunistaren inguruko gazteriaren arreta sortu zuen hasiera batean, nahiz eta mugimendu eta pentsaera ezberdinetako jendea ere erakarri dituen beren letretan erabilitako umore beltz eta mezu konprometituengatik.[2][3]
Taldearen izena Stephen Kingen liburu baten izenburutik hartua da, Children of the Corn.
Biografia
aldatuTaldea 2004. urtean sortu zen El Toni, La Nota Más Alta taldeko kide garai haietan[4], eta El Nega, 13 Pasos taldeko partaidea[4], elkartu zirenean. Aurrerago, messenger-en bidez errimak elkarri bidaltzen hasi eta antzeko pentsaerak zituztela ohartu ziren. Hala, 2005. urtean Miedo y asco en Valencia (izenak Miedo y asco en Las Vegas izeneko filmari erreferentzia egiten dio) maketa kaleratu zuten. Maketa honen bitartez beren buruak ezagutzera eman eta Valentziako probintzian lehen kontzertuak antolatzen hasi ziren. Bi urte geroago A D10s le Pido maketa kaleratu zuten Diego Maradona futbolariari eskeinia. Bigarren maketa honen ondoren estatu mailan kontzertuak ematen hasi ziren eta beren izena geroz eta ezagunagoa egiten hasi zen.
2008an, Negak Geometría y Angustia izeneko bakarkako album bat kaleratu zuen, Interneteko deskargetan arrakasta handia izan zuena. Maketa horretako "Vais a tragar saliva" abestiaren oinarri instrumentala Madonnaren "Die Another Day" abestiaren sampler bat da. 2009an Negak diskoetxe batekin sinatu zuela jakinarazi zuen eta Pasión de Talibanes lanaren prestaketa abiatu zuen.
Urte hortan bertan, Segiko kideen atxiloketen ostean, Los Chikos del Maíz-ek manifestu bat helarazi zuten atxilotuei beren elkartasuna adieraziz.
Diskoak
aldatuLos Chikos del Maízek hainbat maketa disko kaleratu ditu, taldekideen bakarkako diskoez gainera. 2011ko maiatzaren 31n beren lehen erreferente diskografikoa den Pasión de Talibanes lana kaleratu zuten, BOA diskoetxearen eskutik. Hona hemen taldearen lanen zerrenda:
- Miedo y asco en Valencia (2005)
- A D10s le Pido (2007)
- Pasión de Talibanes (2011)
- United Artists of Revolution (2013), Habeas Corpus taldearekin
- La Estanquera de Saigón (2014)
- Trap Mirror (2016)
- Comanchería (2019)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- {es}Diskografia.