Yannick Noah

Yannick Noah (Sedan, 1960) frantses tenis-jokalaria da. Marcel Bernardek 1946an Frantziako nazioartekoak irabazi zituenetik, Noah izan da sari hori irabazi duen lehen frantsesa. Yannick Noahren jokoaren ezaugarri nagusia zerbitzuan oinarritutako joko ikusgarria da. Ospetsu egin zen 1983an Roland-Garrosen Frantziako Nazioartekoetako bakarkako titulua irabazi zuenean Mats Wilanderri irabazita. Frantziako taldeko kapitain izendatu zuten Davis kopan. Hala, 1991n, Frantziak lehiaketa hori irabazi zuen, Estatu Batuen kontra, lehenengo aldiz 1932. urteaz geroztik, eta berriz ere 1996an, Suediaren kontra. Emakumeen Fed Cup-eko Frantziako taldeko buru izendatu zuten gero, eta taldea txapeldun izan zen 1997an; lehenengo aldia zen Frantziako taldeak titulu hori irabazten zuena. Urte hartan bertan, kargu guztiak utzi eta laguntza-taldeetan hasi zen lanean, bereziki haurrak babesteko elkarte batean.

Yannick Noah
Yannick Noah (Davis Cup).jpg
(1979)
Bizitza
Jaiotza Sedan1960ko maiatzaren 18a (60 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Zacharie Noah
Ama Marie-Claire Noah
Ezkontidea(k) Cécilia Rodhe (en) Itzuli  (1984ko martxoaren 2a -  1987)
Heather Stewart-Whyte (en) Itzuli  (1995eko otsailaren 11 -  1999)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak tenislaria, abeslaria, tenis entrenatzailea eta estudioko musikaria
Tenis
Eskua eskuina
Jokaera eskuina
Bakarka i/g 478–209
Binaka i/g 213–109
Rankinga 3 tennis singles (en) Itzuli (1986ko uztailaren 7a)
1 tennis doubles (en) Itzuli (1986ko abuztuaren 25a)
 
Entrenatzailea Patrice Hagelauer (en) Itzuli
Pisua 82 kilogramo
Altuera 193 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Sony Music Entertainment
IMDb nm1169301
yannicknoah.com

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yannick Noah