Donna Haraway (Denver, Colorado, 1944ko irailaren 6a), Kaliforniako Unibertsitateko irakasle emeritua da Kontzientziaren Historia programan. Hainbat liburu idatzi ditu, esaterako, "Cyborg Manifest" (1985), "Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science" (1989), "Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature" (1991) eta "When species meet" (2008).

Donna Haraway

(2006)
Bizitza
JaiotzaDenver1944ko irailaren 6a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Colorado College (en) Itzuli
University of Colorado (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Irakaslea(k)Grace Evelyn Pickford (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, historialaria, biologoa eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)University of California, Santa Cruz (en) Itzuli
Johns Hopkins Unibertsitatea
European Graduate School (en) Itzuli
Hawaiiko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakG. Evelyn Hutchinson (en) Itzuli eta Gregory Bateson
KidetzaBritainiar Akademia
Genero artistikoafeminist science fiction (en) Itzuli
IMDB: nm2017546 Edit the value on Wikidata

Ikerketak eta hitzaldiak aldatu

Haraway Zoologia eta Filosofian lizentziatua da (1966), Urte bat pasa zuen Parisen, bilakaeraren filosofiari buruz ikasten. Doktore-tesia egin zuen Biologia Sailean (Yale 1972an.) Harawayk Emakumeen Ikasketak eta Zientzia Orokorra irakatsi ditu. Bere ekarpenik handienak Kaliforniako Unibertsitateko graduondoko irakaskuntzan egin ditu.

Haraway da pertsonen eta makinen arteko maitasun/gorrotozko harremanari buruz hausnartzen aritu den pentsalari nagusia.[1]

Argitalpenak aldatu

Primate Visions aldatu

Simians, Cyborgs, and Women: The Reinvention of Nature liburuan, Harawayk primatologiaren zientziaren gidari diren metaforak eta narratibak azaltzen ditu.[2] Erakusten du badagoela istorioak maskulinizatzeko joera.[3] Bere ustez emakume primatologoek komunikazio eta oinarrizko biziraupena eskatzen duten jarduerekin, bestelako ikuspegiak bilatzen dituzte behaketetan, horrela naturaren jatorriari eta kulturari buruzko bestelako ikuspegiak elaboratuz. Harawayren xedea da zientziak agerian utz ditzan bere objektibotasunaren mugak eta ezintasunak, baita kontuan hartu ditzan emakume primatologo feministen ekarpenak ere. [4]

Cyborg Manifest aldatu

Haraway "feminista, neomarxista eta postmodernista" gisa deskribatua izan da.[5] Marx-en Manifestu Komunistaren hitzekin jolastuz, Harawayk "Manifesto for Cyborgs: Science, Technology, and Socialist-Feminism in the 1980s" saiakera (Socialist Review, 1985) argitaratu zuen. 

Manifestuan Harawayk ziborg-aren metafora erabiltzen du itxuran interes desberdinak dituzten sozialismoa eta feminismoarentzat estrategia politikoak eskaintzeko. 

Ziborg-a da:[6]

  • Ziber-organismoa.
  • Makina eta organismoaren arteko hibridoa.
  • Gizarte-errealitatearen fruitu.
  • Fikziozko izakia.

Feminista postmodernoa izanik esentzialismoaren aurka[7] argudiatzen du, baita Catharine MacKinnonena bezalako feminismo erradikalaren aurka, planteamendu horien arabera, emakumeen esperientziak asimilatzen dituztelako emakumeen zapalkuntzari laguntzen dioten mendebaldeko ideologiak identitate partikularrean.[8]

Bere manifestuan aipatzen du emakumezkoak izanik ez dagoela naturalki emakume guztiak batzen dituen ezer. Haraway-k argudiatzen du, ziborg batek, ez duela identitate egonkor eta esentzialistarik behar. Bere ustez, emakumeek kidetasunean oinarrituriko koalizioak sortu beharko lituzkete identitatean oinarriturikoak eraiki ordez.

Norberaren pentsamoldea izaki isolatuetatik, jendea sareraturiko erpinetara aldatzean datza. Ildo honetatik Mendebaldeko patriarkatuaren idealarekin zerikusirik ez duen lotura garatu daiteke: ziborg-mundu ideal batean pertsonak elkarrekin bizi daitezke, animaliekin eta makinekin duten nexoarekiko beldurrik gabe. Ziborg-ek ekarri digute genero-gorputzaren arteko mugen malgutasuna: ez humano ez makina, ez gizon ez emakume.[6]

Ekarpen garrantzitsua egiten du kokatutako ezagutza zer den azaltzean ("situated knowledge"): konturatu ala ez, ikertzaile guztiak bere subjektibotasunetik eta bere inguru kulturaletik abiatzen dira, ikuspuntu jakin batetik hain zuzen ere[9]. Horregatik begirada ez da sekulan neutroa izaten eta horregatik ikertzaileak bere burua politikoki kokatu beharko luke, ikuspuntua zehaztu anbiguotasunak ekiditeko. Errealitatearekiko hurbilketa ikuspuntu zehaztu guztiak elkartuta lortuko da.[10][11]

Garrantzitsua da kontuan hartzea biltzen dugun informazio oro, berdin dio norberak aztertu edo taldeka aztertu, eraldatu egingo da gugandik pasatuko delako, difrakzioaren efektuarekin gertatzen den bezala, argiak kristal bat zeharkatzen duenean, difraktatzen denean eta uhin bat baino gehiagotan banatzen denean. Kasu horretan, argia izango litzateke iristen zaigun informazioa, kristala gu izango ginateke eta kristaletik ateratzen diren uhinak, sortzen dugun ezagutza” (Haraway).[12]

Bibliografia aldatu

  • Haraway, Donna J.: Crystals, Fabrics, and Fields: Metaphors of Organicism in Twentieth-Century Developmental Biology, New Haven: Yale University Press, 1976.
  • Haraway, Donna J.: Primate Visions: Gender, Race, and Nature in the World of Modern Science, Nueva York y Londres: Routledge, 1989.
  • Haraway, Donna J.: “A Cyborg Manifesto: Science, Technology, and Socialist-Feminism in the Late Twentieth Century.” Simians, Cyborgs and Women: The Reinvention of Nature, Nueva York: Routledge, 1991. p.149-181.
  • Haraway, Donna J.: "Manifiesto para ciborgs: ciencia, tecnología y feminismo socialista a finales del siglo XX", en Ciencia, cyborgs y mujeres. La reinvención de la naturaleza, Madrid: Cátedra, 1991.
  • Haraway, Donna J.: "Las promesas de los monstruos: una política regeneradora para otros inapropiados/bles", en Política y sociedad, Nº 30, 1999, págs. 121-164.
  • Haraway, Donna J.:The Companion Species Manifesto: Dogs, People, and Significant Otherness, Chicago: Prickly Paradigm Press, 2003.
  • Haraway, Donna J.: «Testigo_Modesto@Segundo_Milenio. HombreHembra©_Conoce_Oncoratón®. Feminismo y tecnociencia», Barcelona: Editorial UOC, octubre 2004 (en español)]
  • Haraway, Donna J.:When Species Meet, Minneapolis: University of Minnesota Press, 2008.
  • Haraway, Donna J.:Manifiesto para cyborgs, Buenos Aires: Puente aéreo, 2014.
  • Haraway, Donna J.:El patriarcado del osito Teddy, Vitoria-Gasteiz: Sans Soleil Ediciones, 2015.
  • Haraway, Donna J.:Manifiesto de las especies de compañía, Vitoria-Gasteiz: Sans Soleil Ediciones, 2016.
  • Haraway, Donna J.:Manifestly Haraway, Minneapolis: University of Minnesota Press, 2016.
  • Haraway, Donna J.:Staying with the Trouble: Making Kin in the Chthulucene, Durham, Duke University Press, 2016.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Duque-Osorio, Juan-Fernando; Coba-Gutiérrez, Patricia. (). Ciborgs = Cyborgs: Ciencia y Ficción. Juan-Fernando Duque-Osorio, 26 or. ISBN 9781511790918. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) Ribera, Jordi Planella. (). Ser Educador. Entre Pedagogía y Nomadismo. Editorial UOC, 145 or. ISBN 9788497887984. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  3. SRB Article 9 (1). (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  4. SRB Review 2(2). (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  5. (Ingelesez) «Publications» HUMAN NATURE (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
  6. a b Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak.. EDOI, 283 or. ISBN 978-84-940489-5-1..
  7. Anderson, Elizabeth. (2017). Zalta, Edward N. ed. Feminist Epistemology and Philosophy of Science. (Spring 2017. argitaraldia) Metaphysics Research Lab, Stanford University (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  8. Background Information, Chartier and Haraway. 2006-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  9. González Arias, Rosario. (2017). «Mundua berriz pentsatzea hegaletatik» Hariak (3): 6..
  10. Alvarez Uria, Amaia. (2011). Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan. UPV-EHU, 32-33 or. ISBN 978-84-9860-680-5..
  11. Álvarez Uría, Amaia. (2012-05-07). Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 9788498606805. (Noiz kontsultatua: 2019-10-02).
  12. «Argitalpenak - Ingeniería Sin Fronteras Euskadi - ISF Euskadi - Lan koadernoak - GrAL» Ingeniería Sin Fronteras Euskadi - ISF Euskadi (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).

Kanpo estekak aldatu