Black Power (Ingelesez Ahalmen Beltza) AEBetako afroamerikar taldearen askapen mugimendua izan zen. Richard Wrightek erabili zuen aurrenekoz termino hori, Black Power izeneko liburuan (1954)[1]. Mugimendua 1966an sortu zen, Indarkeriaren aurkako Ikasleen Koordinazio Batzordearen (SNCC) barruan, eta laster masa mugimendu zabal bihurtu zen.

Richard Wrigh, Black Power liburuaren egilea.

Black Powerren ekintza-bide nagusiak hauen ziren

  • a) Integrazio-politikaren eta Estatu Batuetako bizimoldearen gaitzespena
  • b) Hirugarren Munduko askapen mugimenduekin bat egitea
  • c) Kultura beltz autonomoaren garapena
  • d) Bortxarik ezaren pentsamoldea alde batera uztea.

Zapalkuntzak alde batetik, eta erakunde-egitura eta programa politiko zehatzik ez izateak bestetik, mugimenduaren gainbehera ekarri zuten 1968-1969tik aurrera. Mugimenduko buruzagi batzuk: Stockely Carmichael, Raph Brown, James Forman eta abar.

Erreferentziak aldatu

  1. Richard Wright's Life Modern American Poetry

Kanpo estekak aldatu